Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-03-30 11:17   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko hitzarmena sinatu dabe. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatuko dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenaren helburua erakundeen arteko alkarlana sortzea da, euskerearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak erakundeen bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekaz batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan dira.

Hitzarmenak bost urte iraungo dau, eta Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu, euskerearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskerearen jakitea, erabilerea zein haren aldeko sustapenaren ikerketea, dibulgazinoa eta sentiberatzea izango dira, batez be, erakunde bien arteko hitzarmenaren helburu nagusiak.

Hitzarmenaren ondorioetako bat hau izango da: Euskaltzaindiak Soziolinguistika Klusterrean Ohorezko bazkidearen izaera izango dau, alkarte honen estatutuetan jasota dagozan baldintzen eta arauen arabera. Soziolinguistika Klusterrak, Euskaltzaindia ohorezko bazkide izan daiten Klusterraren estatutuak aldatu behar diren ezkero, bide horretan emon beharreko pausuak egiteko prozedurea abian ipinteko konpromisoa hartu dau.

Horrezaz gan, Euskaltzaindiak nahiz Klusterrak egindako ikerketen emoitzak trukatuko ditue, eta ikerketa proiektu barriak zehaztu edota abian jarriko ditue alkarregaz. Erakunde biek kaleratzen dituen argitalpenak alkarren artean trukatuko ditue eta argitalpen-egitasmoak partekatuko dira. Ganera, erraztasunak emango deutsiez alkarri egoitzea nahiz azpiegitura erabilteko, adosten dituen ekintzetan.

Honeek helburu honeek lortzeko, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dabe; kidetako bi Klusterra izentauko ditue, eta beste biak, Akademiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu