Elorrioko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak izango dira hilaren 30an eta 31n

Bizkaie! 2012-03-27 18:52

Bizkaiko beste hainbat herritan lez, Elorrioko bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da laster. Horren harira, Elorrioko Udalak, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean, berbaldi bat eta ibilaldi bat antolatu ditu hilaren 30 eta 31n.

Bizkaiko beste hainbat herritan lez, Elorrioko bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da laster. Horren harira, Elorrioko Udalak, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean, ekitaldi bi antolatu ditu martiaren 30ean eta 31n.

Martiaren 30ean, Exhumando fosas, recuperando dignidades berbaldia eskainiko dau Jimi Jimenezek, Iturri kultur etxean, 19:00etan. Jimi Jimenez Geografia eta Historiako lizentziatua da, eta auzitegi-arkeologiako espezializatua. 1936ko gerrako hainbat desehorzketatan parte hartu dau, eta artxiboko dokumentazinoaren azterketan bere bai.

Hurrengo egunean, martiaren 31n, Gerra Zibila Euskal Herrian Intxortaren magalean ibilbide tematikoa egingo dabe, Intxorta 1937 kultur alkartearen eskutik. Hitzordua, 9:30ean izangon da, Elgetako plazan. Memoria Historikoaren Euskal Interpretazino Zentroan azalpen batzuk jaso ondoren, ibilbidea Intxortako frontearen kokagunerantz abiatuko da. Bisitaldi gidatua maketa baten Intxortako burrukea azalduz hasiko da; ostean, gerrearen zergatiak, garapena eta lekukoen bizipenak batzen dituan dokumentala ikusiko dabe. Ibilaldian berreskuratutako lubakiak, parapetoak, babeslekuak, garaiko armak eta garaiko egunkariak ezagutzeko aukerea izango dabe bisitariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu