Alvaro Gurrea irakasleak 'Kosallu' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 15:11   Kulturea

Alvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara.

Alvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon haren ganeko anekdotak kontau eutsiezan orain urte batzuk, asko gustau jakozan, erakargarria begitandu jakon personaia. Etxera bueltau eta entzundako guztia idatzi neban. Hasieran, film labur baterako materiala neukala pentsau neban, edo film luze baterako bere bai, gogoratzen dau Gurreak.

Lehenago be idatzi izan dau Kosallu personaiaren ganean, izan be orain hogei bat urte haren ganeko kontakizuna atondu eban, ipuin liburu baterako. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara. Bizkaiko kostaldeko herri txiki horretara ailegau, eta handik gitxira hasi jakozan Kosallu deitzen. Ez eben harengan ezer onik ikusten, eta ikusi gura be ez. Ha heldu zanetik, dana aldatu zan. Oraindino askok eta askok ez ditue haren ingurukoak ahaztu, azaltzen dau Gurreak. Kosallu nobelea intolerantziari buruzko istorioa dala erixten deutsa egileak, erlijinoari lotutako intolerantzia, hain zuzen be.

Álvaro Gurrea Saavedrak (Donostia, 1945) publizidade arloan egin dau beti lan, iragarkiak, dokumentalak eta kartelaz eginez. EHUko irakaslea da, Leioan, eta publizidadearen ganeko hiru liburu argitaratu ditu. Kosallu y otras historias vizcaínas (BBK, 2007) eta Agur al viejo Bilbao (1960-1985) (BBK, 2011) liburuak kaleratu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu