Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya Gernika-Lumon egingo da
2012-03-27 17:45 BarriakKameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean egingo dala jakinarazo dau Topagunea euskera alkarteen federazinoak. Izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 27a da.
KameratoiaEuskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean egingo dala jakinarazo dau Topagunea euskera alkarteen federazinoak. Aurtengo lehiaketea Gernika-Lumon izango da, maiatzaren 12an, 10:00etatik aurrera. Landu beharreko gaiagaz batera, eskualdeko hainbat ezaugarriren zerrendea emongo jake parte-hartzaileei. Izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 27a da.
Parte-hartzaileek bost egun izango ditue, martiaren 28tik aurrera, euren lanak gauzatzeko. Maiatzaren 17an bialduko beharko ditue beharrak. Lanen proiekzinoa, epaileen eritxia eta sari banaketea maiatxaren 26an izango dira, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan.
Kameratoiaren helburua gazteen artean sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea, eta gazteen izaera sortzailea eta ekoizpen artistikoak gizarteratzeko bidea eskaintzea.
Euskal Herriko 18 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek parte hartu ahal dabe, eta gitxienez 3 eta gehienez 8 miutuko ikus-entzunezko lana sortu behar dabe. Gaia eta ezaugarriak zeintzuk maiatzaren 12an emongo dira.
grabatuta.
Maiatzaren 17an, 12:00ak baino lehen, ikus-entzunezko lanak AVI edo MOV formatuan bialdu beharko dira DVD batean, Topagunearen Abadaiñoko egoitzara (Arlozabal 8 bis) edo Interneteko transferentzia bidez amaia@topagunea.org helbidera.
Hiru sari izango dira: lehenengoa, 1.500 eurokoa; bigarrena, 1.200ekoa; eta, hirugarrena, 900ekoa.
Lehiaketako oinarriak eta parte-hartzeko baldintzak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!