II. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea Bilbon, martiaren 30etik apirilaren 9ra
2012-03-30 10:56 KultureaEskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.
Eskutartie, II. Udabarriko Artisautza Azokeak barikuan, martiak 30, zabalduko ditu ateak, Bilboko Arenalean. Han izango dira 30 bat erakustoki eta dana dago prest zazpi kaleei jai giroa emoteko. Arbasok antolatuta, Eskutartie apirilaren 9ra arte izango da Bizkaiko uriburuan. Aurtengo edizinoaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko saila, Bilboko Udala, Bilboko Alde Zaharreko dendarien alkartea, DEIA eta Kutxabank izango dira.
Zenbait politikari etorriko dira azokeari hasiera emoteko ekitaldira, besteak beste, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea, Udaleko beste zinegotzi batzuk, Gabino Martínez de Arenaza, BFAko Turismo zuzendaria eta Bilboko kultur eta ekonomia esparruko agenteak be ez dira faltako.
Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.
Sektorekako ordezkaritzeari jagokonez, honakoak izango dira: artisau nekazaritzako elikagaiak, beira, metala, bitxiak eta zeramikea, egurra lantzen dabenak eta larrugintzakoak. Horreez gan, artea, harria eta kosmetika lantzen dabenak be bertan izango dira.
Udabarriko Artisautza Azokea egingo dan egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatuko dira azoka barruan; holan, bisitariek aukerea izango dabe parte hartzeko, baita gazteenek be beren-beregi antolatuko diran tailer eta jokoetan.
Ikusleek erakustaldi desbardinakaz gozetako aukerea izango dabe: antxinako kaikuak zelan egiten diran, egurrezko tailuak, bitxikeriak, zapiak edo ziztak, besteak beste.
Kontuak kontu, bisitarientzako ordutegia 11:00etatik 14:30etara goizez eta 17:00etatik 21:00etara arratsaldez izango da. Eguneroko albisteak www.eskutartie.biz eta http://eskutartie.blogspot.com.es/ atarian ikusgai izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!