Eduardo Hurtadoren 'Wandervögel', Guggenheim Bilbao Hormako lehenengo alea

Bizkaie! 2012-03-27 18:18   Kulturea

Eduardo Hurtado artistearen Wandervögel lana, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako lehenengo proiektua, daborduko ikusgai dago Guggenheim Museoko 103B aretoan. Hurtadoren instalazinoa Europako gazte alkarte bat eta memoria gordetzearen eta berau kontetearen ganeko gogoetea da

Eduardo Hurtado artistearen Wandervögel lana, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako lehenengo proiektua, daborduko ikusgai dago Guggenheim Museoko 103B aretoan, eta bertan izango da apirilaren 22ra arte. Hurtadoren instalazinoa Europako gazte alkarte bat eta memoria gordetzearen eta berau kontetearen ganeko gogoetea da.

Egileak 1913ko postal bat dauka abiapuntu, eta inspirazio-iturria historiako lehenengo ikasle mobimentuetako bat izan da, Wandevögel taldea. Berlinen sortu zan taldea, 1896an. Arte-interbenzino honetan, jatorrizko dokumentua (postala), taldearen memoria ikonografikoa eta azalpen testu bat batu ditu. Egileak gazte taldearen ekimen bat, barritzailea eta iraultzailea, berreskuratu nahi dau: mundua aldatzeko gitarrei soinu bizia ataratea eta mendian basatien lez jantzan egitea.

Eduardo Hurtado Guggenheim Bilbao Horma Leihaketea irabazi eban bost artistetako bat da. 75 proposamen aurkeztu ziran, eta martiaren 12an epaimahaiak 5 aukeratu zituan. Ekimen honen helburua EAEko artista gazteak Gugenheimen 15. urteurreneko ospakizunetan parte hartzea da. 2012an, bost irabazleek (Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Cristian Villavicencio/Irantzu Sanz) euren lanak ikusgai jarriko ditue museoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu