UPV/EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren Lehiaketeak 20 urte bete ditu
2012-03-27 18:21 KultureaSariak irabazteko hautagaiek gaztelaniaz edo euskeraz egindako jatorrizko ipuin argitaratu bakoa aurkeztu beharko dabe fantasiazko gai baten inguruan; gehienez be 10 orri izango dira, alde bakarrean, hutsarte bikotxagaz eta makinaz idatzita. Jatorrizkoak emoteko epea 2012ko maiatzaren 3an amaituko da.
Euskal Herriko Unibersidadearen Arabako Campuseko Erretoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren Unibersidade-Lehiaketearen beste edizino bat antolatu dau eta parte hartzeko aukerea edegia da, holan nahi daben persona guztientzat. Lehiaketa honek 1.200 euroko sari bi banatuko ditu, bata gaztelaniazko ipuin onenari eta bestea euskerazko onenari. Sariketa honen helburua literaturearen arloko sormena bultzatzea eta saritzea da.
Saritutako lanen irabazleek Euskal Herriko Unibersidadearen jabegopean geldituko dira eta ondoren liburu bat argitaratuko da azken edizinoetako ipuin sarituakaz. Dagoeneko El Eco del Espejo, Cristales rotos eta Altos vuelos liburuak argitaratu dira eta horreetan lehenengo edizinotik 2008ko edizinora arteko irabazleen testuak dagoz.
Sariak irabazteko hautagaiek gaztelaniaz edo euskeraz egindako jatorrizko ipuin argitaratu bakoa aurkeztu beharko dabe fantasiazko gai baten inguruan; gehienez be 10 orri izango dira, alde bakarrean, hutsarte bikotxagaz eta makinaz idatzita.
Jatorrizkoak emoteko epea 2012ko maiatzaren 3an amaituko da. Kontakizunak ezizenez sinaturik EHUren Arabako campuseko erretoreordetzearen Kultur Hedakuntzarako Zerbitzura bialdu beharko dira. Lanakaz batera, aparteko postazal batean, itzultzailearen izen-deiturak, NAN, telefono zenbakia eta erabilitako ezizena adierazoko dira. Kanpoko aldean, Fantasiazko Ipuin Laburren XX. Unibersidade-lehiaketarako idatzi beharko da. Ebazpena 2012ko bagilaren 20an plazaratuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!