Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 13:53   Euskerea berbagai

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.

Zuazok jasotako materialaren arabera, hipotesirik zentzuzkoena da pentsetea Mendebaleko euskerea orain mila urte inguru sortu zala, Gasteizeko uria gunetzat hartuta, eta handik zanaldu zala iparralderantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, Gipuzkoako Deba arroa, Urola aldea eta Goierri).

Arabako lekuko bi gehiago ezagutu doguz azkenengo urteetan, Araiako Julian Garzia de Albeniz eta Joan Perez Lazarraga. Duda barik -dino Koldo Zuazok- aurkikuntza handia izan zan 2004an Lazarragaren izkribuak ezagutzea. Arabako mugako berbakerak ezagutzea izan da niretzako esanguratsuena: Deba ibarrekoak, Goierrikoak eta Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana ibarretakoak.

Hizkuntzalari eibartarrak hiru urte eman ditu Urdiainen, Burunda aldeko euskerea ikasten. Mendebaleko gauza asko esaten dira Nafarroako eskualde horretan. Beti uste izan dogu gauza horeek Bizkaian sortu eta handik zabaldu dirala inguruetara, baina hori gatxa da, azaltzen dau. Gatxa da Bizkaitik Burundara ezer joatea eta, askozaz gatxagoa, Bizkaitik Ameskoara edo Lanara ezer joatea. Barriz, euskalkiaren ardatza Araban kokatuta, errazagoa da zabalkunde hori ulertzea. Mendebaleko ezaugarriak Goierrin aurkitzea be errazago da Arabatik joan dirala pentseta" ganeratzen dau.

Euskereak Arabako gaztelanian itxitako arrastoak jaso ditu Zuazok. 1970 aldera sartu zan industria Araban, nekazaritzeak gainbeherea egin dau ordutik, eta herri txikiekaz be gauza bera pasau da. Aldaketa horren eragina arlo guztietan igarten dala uste dau egileak. Esango neuke 1970a baino aurretik Arabako herri txikietan jaio ziran lagunek euskerazko hitz asko erabilten dituela euren eguneroko jardunean, baina askotan konturatu barik euskerazkoak dirala. Esaterako, arabar askok ez dabe esaten 'ortiga'; 'achún' dinoe.

Arabako euskara lanak gaur eguneko arabarrek euskerea euren ondaretzat sentiduteko eta berreskurapenean sakontzeko balio izatea gura leuke irakasle eibartarrak. Gaur egun oraindino, arabar batzuek uste dabe euskarea kanpotik eroan dabela hara, Bizkaitik edo Gipuzkoatik, eta hori, jakina, ez da inondik inora egia, azpimarratzen dau Zuazok.

Araban euskereagaz lanean dabilzanek bertako erreferentziak ezagutu behar dituela erixten deutso. Araban ezin da edozein euskera erakutsi eta erabili; ahal dala behintzat, bertan izan zana hartu behar da gogoan. Jakina, gauza batzuk zaharkituta dagoz eta ezingo dira atzera barriro biztu, baina beste gauza asko naturaltasun osoz erabili daitekez. Esaterako, nik ez neuke Araban 'igorri' hitza erabiliko; 'bidaldu' erabili ebelako hango lekukoek eta 'bidaldu' dalako Araba inguruetan gaur egun esaten dana.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu