'Gida-baimena euskaraz' kanpainearen hirugarren edizinoa martxan

Bizkaie! 2012-03-22 13:23   Euskerea berbagai

Getxon, 2010etik 2011ra ekimenean parte hartu eben gazteen kopurua 1etik 25era pasau zan. Danetara, udalerri guztietako 48 gaztek egin eben azterketa 2011n. Gazte getxotarretako batzuek bart jaso eben Udalaren esker ona ekimenean parte hartzeagaitik.

Getxoko Udalak Gida-baimena euskaraz kanpainearen hirugarren edizinoa jarri dau martxan, aurrekoetan lez, Alkarbide, udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuen bilguneagaz eta Foru Aldundiagaz alkarlanean, antolatuta. Ekimenaren helburua gazteak gida-baimenaren azterketea euskeraz egitera bultzatzea da. Horretarako, Udalak euskeraz preparau eta azterketea egitea erabagiten daben 18 eta 23 urte bitartekoei diru-laguntza bana emongo deutse, institutuetan informazinoa eskaintzeagaz batera. Udalerrian momentu honetan aukera hori eskaintzen daben honako zazpi autoeskola dagoz: Algorta, Amezti, Arias, Dam, Getxo, San Inazio eta Uribe Kosta.

Datuei erreparauta, Getxon, 2010etik 2011ra ekimenean parte hartu eben gazteen kopurua 1etik 25era pasau zan. Danetara, udalerri guztietako 48 gaztek egin eben azterketa 2011n. Gazte getxotarretako batzuek bart jaso eben Udalaren esker ona ekimenean parte hartzeagaitik. Miren Dobaranek, Euskara Sustatzeko Diputazinoko zuzendariak Gida-baimena euskaraz ekimenaren oso balantze positiboa egin eban: datuek interesa gorantza doala erakusten dabe eta erakundeok pausuak emoten segiduko dogu. Esangura horretan, Diputazinoak prestakuntzea eskainiko deutse autoeskoletako irakasleei. Bestalde, Koldo Iturbek, Euskera zerbitzuko zinegotzi arduradunak ondokoa nabarmendu eban: ekimena oso ondoa doa eta bete-betean gure helburu estrategikoetan kokatzen da, hau da, euskerearen erabilerea sustatzeko konpromisoan, kasu honetan gazteen artean, gidatzeko baimena atarateko.

Azkenik, atzoko ekitaldian, Koldo Iturbek 2011ko Gida-baimena euskaraz kanpainako saria Gorka Saitua getxotarrari emon eutson eta oso pozik agertu zan; saria jaso osteko berbalditxuan, erakundeek euskerearen aldeko ekimenak bultzatzea oso positiboa iruditzen jat adierazo eban. Saria Europan zehar lau personentzako Inter-Rail bidaia da, kapainan parte hartu eben udalerrietako (Getxo, Erandio eta Uribe Kostako mankomunidadea) eta azterketea euskeraz egin eben 48 gazteren artean zozketatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu