Euskal literaturea Abu Dhabiko Book Fair azokan izango da

Bizkaie! 2012-03-23 14:30   Kulturea

Euskal literaturea Abu Dhabiko Book Fair izeneko azokan izango da aurten. Izan be, euskal liburuak egongo dira Literature Across Frontiers erakundearen standean. Etxepare Euskal Institutuak eta LAF erakundeak sinatutako hitzarmenak ahalbidetu dau ekimena.

Euskal literaturea Abu Dhabiko Book Fair izeneko azokan izango da aurten. Izan be, euskal liburuak egongo dira Literature Across Frontiers (LAF) erakundearen standean.

Etxepare Euskal Institutuak eta LAF erakundeak sinatutako hitzarmenak ahalbidetu dau alkarteak Abu Dhabiko azokan daukan erakustokian euskal liburuak egotea. Hizkuntzea, irakaskuntzea, soziolinguistikea, literaturea eta gastronomiaren ganeko liburuak izango dira bertan, besteak beste.

Arabiar Emirerri Batuetako uriburuak martiaren 28tik 31ra bitartean harttuko dau Book Fair azokea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu