Mikel Valverde ilustratzaileak 'Rita estu eta larri' liburua kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-22 13:16   Kulturea

Mikel Valverde ilustratzaileak Rita bildumako zortzigarren liburua aurkeztu barri dau, Rita estu eta larri. Ramon Olasagastik euskeratu dau testua eta Elkar argitaletxeak kaleratu dau.

Mikel Valverde ilustratzaileak Rita bildumako zortzigarren liburua aurkeztu barri dau, Rita estu eta larri. Ramon Olasagastik euskeratu dau testua eta Elkar argitaletxeak kaleratu dau.

Arazo bat dauka Ritak oraingoan: gurasoek gustetan ez jaken xurgagailu bat bueltau behar dabe, opari ekarren andrako esklusiboa bere bai, baina Ritak ez dau jostailua inon topetan. Neskatoak ez daki, ostera, baten batek informazino baliotsua gorde dauala berea moduko andrako batean. Eskerrak Nikolai lagun barriak lagunduko deutson... Rita estu ibiliko dala aurretu deusku Valverdek: Oraingoan Ritak ez dau biajerik egingo, ez da urrun joango, bere inguruan jazoko da istorioa. Orrialdez orrialde tensinoa handitzen doan istorioa osotzen ahalegindu naz. Izen be, Ritak hartzen dauen erabagi bakotxeko, egoera gehiago nahastauko da.

MIkel Valverde gasteiztarra da eta Arte Ederrak ikasi zituan EHUn. Komikiak eta album ilustratuak egin eta ilustratzen ditu, eta idazlea be bada. Ramon Olasagasti Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egin dau kazetari, mendian eta bidaietan espezializauta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu