'Guda Zibila Durangaldean' eta 'Durangoko bonbardaketa' lanak aurkeztuko ditue hilaren 26an
2012-03-26 18:22Jon Irazabal Agirrek idatzitako Guda Zibila Durangaldean 1936/1937 liburua eta Pablo Garitaonandiak berreskuratutako Durangoko bonbardaketa dokumentala aurkeztuko ditu Gerediaga alkarteak martitzenean, hilak 27. Ekitaldia Santa Susanako komentuko lehenagoko eleizan egingo da, 19:00etan.

Jon Irazabal Agirrek idatzitako Guda Zibila Durangaldean 1936/1937 liburua eta Pablo Garitaonandiak berreskuratutako Durangoko bonbardaketa dokumentala aurkeztuko ditu Gerediaga alkarteak martitzenean, hilak 27. Ekitaldia Santa Susanako komentuko lehenagoko eleizan egingo da, 19:00etan.
Guda Zibila Durangaldean 1936 / 1937 liburua 36ko garagarriletik 37ko maiatzera bitarteko jazoeren kronikea da. Bertan hainbat gertakizunen informazino barria eskaintzen da, esaterako: garagarrilaren 18a baino lehenagoko Durangaldeko karlisten prestakuntzea eta antolaketea; Durango eta Elorrioko bonbardaketak burutu zituen eskuadriletako egutegiak; edo, aurrez aurre topau ziren ejerzitoetako kideek egindako erailketak.
Irazanalek topetako dokumentazinoaren arabera, errepublikanoek egindako basakeriak persona zehatzen ardurea izan zirala argi dago. Horrezaz gan, agintari errepublikanoek gaitzetsi egin zituen gertaerak, eta justiziari ikerketak zabaltzeko agindua emon eutsoen. Ostera, Molaren aldetik agindua presorik ez egitea za, hau da, personak atrapau eta bertan fusiletea.
Liburuak kanpoko artxibo eta bilduma pribaduetan aurkitutako argazkiak batzen ditu, tartean, martiaren 31ko bonbardaketearen argazki sekuentzi osoa, eta Mola jeneralaren tropak Elorrio eta Mañarian sartzen. Ikerketan 700 lagunetik gora aitatzen dira; bilaketak errazteko aurkibidea osotu dau egileak.
Liburuagaz batera, Pablo Garitaonaindiak berreskuratutako Durangoko bonbardaketa dokumentala aurkeztuko da. Jesus Mari Arruabarrenak 1989an filmau eban. Dokumentala oinarrian hartuta, azkenengo urteetan egindako ikerketen emoitzak gehitu ditue, garai haretako filmazinoaren argazkiak bere bai. Aurkezpenean dokumentala proiektauko dabe.
Dokumentalean 1988-89an alkarrizketatutako 13 lekukoren testigantzak batu dira. Josepa Aranguren, Mª Purificación Axpe, Bernardino Bengoa, Teodoro Bereziartua, Rafael Cuevas, Jose Mª Dañobeitia, Miren Itziar Erdoiza, Tomas Legorburu, Jesús ª Leizaola, Miguel Rosas, Antonio Trueba, Bautista Uribe eta Begoña Erdoiza izan ziran lekukoak, danetik Erdoiza da bizirik dagoan bakarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!