Euskerearen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazinoa, martiaren 31n, Baionan

Bizkaie! 2012-03-22 14:06   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak manifestazinoa antolatu dau Baionan martiaren 31n, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat lemapean. Kontseiluak Bilbon aurkeztu dau manisfestazinoa, eta euskaltzale guztiak parte hartzera konbidau ditu. Baionako Xaho kaian hasiko da manifestaldia, 17:00etan.

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak manifestazinoa antolatu dau Baionan martiaren 31n, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat lemapean. Kontseiluak Bilbon aurkeztu dau manisfestazinoa, eta euskaltzale guztiak parte hartzera konbidau ditu. Baionako Xaho kaian hasiko da manifestaldia, 17:00etan.

Lehenago be euskereari lege-babesa aldarrikatzeko manifestaldiak antolatu izan dira Ipar Euskal Herrian, euskaltzaleen Deiadar izenekoak. Oraingoan, barriz, egun berean Frantziako estaduan autortzarik ez dauken beste hizkuntzen aldeko mobilizazinoak be izango dira Kemperen, Perpinyanen, Aiacciun, Tolosan eta Estrasburgon.

Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dauenez, Frantziako estaduak mendeetan lurralde-hizkuntzen kontrako politika aplikau izan dau eta gaur egun be halantxe egiten dau, nahiz eta hizkuntza horreen hiztun komunidadeen mobilizazinoen bitartez tokian tokiko aldeko neurri edo politika batzuk martxan ipini diran.

Kontseiluko ordezkariak ganeratu dau Frantziako esdatuak Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna sinatu arren, ez dauela berretsi, eta ondorioz, ez dauela Itunean jasotako neurriekaz konpromisorik hartu behar izan. 2008an Frantziako Asanbladeak Konstituzioa aldatu eban eta lurralde-hizkuntzak ondare izentau. Ordutik, Gobernuak lege barria iragarri eban, baina oraindino ez dabe ezer egin.

Bilbaoren ustez, euskereak jagokon estatusa bermatua euki beharko leuke. Euskerea berezkoa da bere lurraldean, eta ondorioz, ofiziala izan behar da, bai eta lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa be, esan dau

Euskaren biziraupena jokoan dagoala-eta, Deiadar mobilizazinoaren bitartez zer aldarrikatu nahi daben zehaztu dau Paul Bilbaok: lehenengo eta behin, Ipar Euskal Herrian euskera hizkuntza ofiziala izatea, balio juridikoa izatea eta arlo gutzietan erabili eta garatzea; eta, Frantziako estaduak Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrestea.

Horrezaz gan, hizkuntzen lege egokia aplikatzea aldarrikatu dabe, alde batetik lurralde hizkuntzetako hiztunen hizkuntza-eskubideak autortzeko eta bakotxaren betebeharrak finkatzeko, eta bestetik, martxan ipinitako hizkuntza politika publikoak eragingarriak izan daitezen (ez bakarrik eragile bakotxaren borondate onean oinarrituta), eta horren etorkizuna bermatuko dauen lege-babesa.

Egoera hori izanda be, gero eta gehiago gara euskeraz bizi nahi dogun euskaldunak argitu dau Paul Bilbaok, eta ganeratu dau hori ixten dau agirian azken garaiotan egindako inkestek, bai eta euskerearen alde egiten diran mobimentuek izaten dituen parte-hartzaile kopuru handiak be. Berezko hizkuntzan bizitea oinarrizko eskubidea dala eta, ondorioz, bere hizkuntzan bizi nahi dauen herritarrak lege-babesa beharrezkoa dauela aldarrikatu dau Paul Bilbaok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu