Mathieu Kassovitzen film bategaz hasiko da Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia, apirilaren 20an

Bizkaie! 2012-03-26 12:11   Barriak

Mathieu Kassovitz antzezle eta zuzendari frantsesaren L'ordre et la morale (2011) filmagaz hasiko da apirilaren 20an Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian.

Mathieu Kassovitz antzezle eta zuzendari frantsesaren L'ordre et la morale (2011) filmagaz hasiko da apirilaren 20an Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian. Zortzi egunez, Victoria Eugenia izango da agertoki nagusia Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez, eta Donostia Kulturak antolatutako jaialdian.

Antolatzaileek adierazo dabenez, 30 bat film luze eta labur proiektauko dira apirilaren 27a arte, eta lehian izango dira hiru sari nagusiak bereganatzeko: Ikusleen Saria Film Luze Onenari, Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari eta Amnesty International Saria Film Luze Onenari.

Horrezaz gan, erakusketa bat baino gehiago izango dira zinemaldiaren programazinoaren barruan. Horreetako bi, Gervasio Sanchezen Desagertuak eta Kim Manresaren Beste mundu batzuetako eskolak, zabalik dagoz honezkero. Bestalde, Gernikaren bonbardaketearen 75. urteurrena dala-eta, edizino honetan, Gernikaren bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a erakusketea inaugurauko da apirilaren 3an, Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu