Bilbao Izan programearen webgunea aurkeztu dabe
2012-03-26 15:49Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Izan egitasmoaren webgunea ipini barri dau martxan. Programea 2005ean sortu zan, eta uriaren ibilbide historikoa, personaia ezagunak, ondare artistikoa, uri-egituraketea, kaleak, txoko bereziak eta, batez be, auzoen historia ezagutarazoteko eta zabaltzea dau helburu.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Izan egitasmoaren webgunea ipini barri dau martxan. Programea 2005ean sortu zan, eta uriaren ibilbide historikoa, personaia ezagunak, ondare artistikoa, uri-egituraketea, kaleak, txoko bereziak eta, batez be, auzoen historia ezagutarazoteko eta zabaltzea dau helburu.
Bilboko ondareari buruzko webgune barriaren aurkezpenean Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia eta Justo Ezenarro Kultur programazinoko zuzendariordea izan dira.
Gunean uriaren ondare arkitektonikoa jaso dabe, eta Bilboko kale izendegiaren historia ezagutzeko argitaratutako lanen liburutegi birtuala bere bai, eta argazki, ikus-entzunezko eta efemeride artxibategia. Herritarrek informazino hori guztiori osotzeko aukerea izango dabe ganera.
Orain zazpi urte programea martxan ipinii zanetik, 445 jarduera baino gehiago burutu dira, hizlari ezagunek emondako berbaldiak, bisita gidatuak uriko auzo guztietara eta eraikin berezietara, argazki erakusketak eta bideo emonaldiak. Jardueretan 57.000 lagun baino gehiagok parte hartu dabe. Horrezaz gan, Deustu eta Begoña auzoak oinez ezagutzeko gidaliburu bi eta Bilbo eta bere auzoak: Historiatik begiratuta bildumea argitaratu dira. Bildumea Kultura eta Hezkuntza sailak auzoen historian sakontzeko beren-beregi agindu dituan ikerketak jasoten dituen bost liburukik osotzen dabe.
Webgunearen argazki galerian, erakusketetan erabilitako argazkiak batu dira;1983ko uriolen 25. urteurrenean, antolatutako Lokatzetatik suspertu zen hiria-koak, besteak beste.Galeriak Bilboko ondare arkitektoniko eta monumental aberatsaren, eraikin berezien eta industria ondarearen erakusketa be batu dau. Atal horretan, herritarrek euren antzinako argazkiak bialtzeko aukerea izango dabe, uriaren historia hobeto ezagutu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!