XXI. Euskal Eskola Publikoaren Jairako abestia aurkeztu dabe
2012-03-23 14:562012ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen izango da bagilaren 10ean. Bale! Bizi garen seinale izango da aurtengo leloa. Balea izango da Jaiaren irudia; baina ez edozelako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gan, lagun asko eta desbardinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra…
Bale! izeneko kantuaren berbak Xabier Euzkitzek sortu ditu eta musikea, barriz, Antxon Sarasuak. Musikariak: Bixente Martinez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabau eta nahastau da Aitor Carrasquedo teknikariagaz. Ahotsak: Zarauzko eskola publikoko ikasle, irakasle eta gurasoak.
Kantua gaur, hilak 23, aurkeztu dabe Zarautzen Orokieta LH eskolako ikasle eta irakasleek. Gogoratu 2012ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen izango dala bagilaren 10ean. Bale! Bizi garen seinale izango da aurtengo leloa. Balea izango da Jaiaren irudia; baina ez edozelako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gan, lagun asko eta desbardinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra… Bata Itsas Baretik etorria, bestea Baltikotik, hurrena Afrika aldetik, beste bat Atlantiko erditik… Baina danek dabe gustuko geure artean bizitea, bakotxa bere nortasunagaz, bere berezitasunakaz, baina alkarregaz. Gure ikasleak lez, danak desbardinak, bakotxa bere etxekoa, herrialde desbardinekoa akaso, baina danak batera, gustura. Aurtengo irudia, aniztasunaren aldeko apustua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!