'Gizazine Crac XXI' Bilbon

Bizkaie! 2012-03-22 16:52   Barriak

Ekimen horren barruan film laburrak eta luzeak —dokumentalak eta fikzinozkoak— eskainiko dira, gaur egun sufriduten gagozan krisi ekonomikoaren ikuspegi desbardinetara hurreratzeko. Programeak, Caostica alkartearen laguntzinoa dauka.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Caóstica alkarteagaz alkarlanean antolatu dauen Gizazine Crac XXI-aren hirugarren edizinoa, San Frantziskoko Udaltegian eta Mariaren Bihotzaren Plazan egingo da, martiaren 28an, 30ean eta 31n. Sarrerea dobanekoa izango da. Ekimen horren barruan film laburrak eta luzeak –dokumentalak eta fikzinozkoak– eskainiko dira, gaur egun sufriduten gagozan krisi ekonomikoaren ikuspegi desbardinetara hurreratzeko. Programeak, Caostica alkartearen laguntzinoa dauka.

Gizazinearen hirugarren edizinoa Bilbo Zaharra auzora itzuliko da aurten, joan dan urtean hasitako diziplina anitzeko ziklo barriagaz. Programazinoa eguaztenean, martiaren 28an, hasiko da, Miyazakiren Ponyo en el acantilado luzemetraiaren emonaldiagaz (20:00retan hasita). Ondoren, Desazkundea alkarteagaz berbaldi-solasaldia egongo da Desazkundea, XXI. menderako proposamena izenburupean eta bertan parte hartuko dabenen artean Florent Marcellesi, ikerlari ekologistea egongo da.

Barikuan, martiaren 30ean, saioa ¿Cómo nos afecta el casino financiero de Wall Street? gaian oinarrituko da. Partaideen artean, Ricardo Garcia Zaldivar, ekonomian doktorea, Madrilgo Carlos III Unibersidadeko irakaslea eta Attac Españako presidentea egongo da. Berbaldiaren aurretik, J.C. Chandorren Margin Call filma eskainiko da. Film hori, 2008ko finantza krisialdiaren aurreko 24 orduetan dago girotuta. Hitzordua iluntzeko 20:00retan hasiko da.

Gaueko ibilbidea

Gizazinea programearen barruan, zapatuan, gaueko arte ibilbide berezia antolatu da Bilbo Zaharretik, egungo ekonomia eta gizarte krisialdiari buruzko gogoetea egiteko. Ibilbidea arratsaldeko 20:00etan abiatuko da, Arte Berreginen Museoan, eta auzoko zenbait lekutatik jarraituko dau, gaueko 23:00ak arte. Ibilbidea Bilbo Zaharreko zenbait lekutan geratuko da, eta leku horreetan zine emonaldiak eskainiko dira eta zuzeneko musikea, performance edo antzerki saioak egongo dira, zenbait artistaren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu