Makina bat ekimen Galdakaoko bonbardaketearen 75. urteurrenean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-23 11:41

Hogei ekitalditik gora antolatu ditue Galdakaon hurrengo hileetan, herriak orain 75. urte jasandako bonbardaketen harira. Martiaren 26an abiatuko da egitaraua, Sabino Arana Fundazinoaren Nunca más eta Galdako Gogora taldeak batutako argazkiz osotutako erakusketakaz. Galdakao Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean atondu dabe egitaraua, herriko hainbat alkarteren laguntzinoagaz.

Hogei ekitalditik gora antolatu ditue Galdakaon hurrengo hileetan, herriak orain 75. urte jasandako bonbardaketen harira. Martiaren 26an abiatuko da egitaraua, Sabino Arana Fundazinoaren Nunca más eta Galdako Gogora taldeak batutako argazkiz osotutako erakusketakaz. Berbaldiak, mahai-inguruak, Bilboko burdin hesiaren Galdakaoko bunkerrak ikusteko ibilaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkia, jantzea eta beste hamaika jarduera izango dira bagilaren 21era bitartean. Ekitaldien aurkezpenean Galdako Gogora taldeko kideak eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea izan ziran.

Galdakao Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean atondu dabe egitaraua, herriko hainbat alkarteren laguntzinoagaz. Aitita-amamek kontau ez euskuena geuk kontau gura dogu. Euren oroimena jaso nahi dogu. Primo de Rivera eta Franco existidu egin ziran, eta hori ezin dogu ahaztu, adierazo eban Uribek.

Orain urtebete sortu zan Galdako Gogora taldea, Galdakaoko bonbardaketearen 74. urteurrenaren inguruan. Oroimen Historikoa berreskuratzea da bere helburu nagusia. Ilusino handiz gabilz beharrean, urteotako isiltasuna amaitu daiten; herri honetan esan, egin eta pentsau ezin izan diranak argi adierazoteko, azaldu eban Eunate Barroeta taldearen ordezkariak. Moeta askotako lagunek osotzen dabe taldea, adin eta sensibilidade politiko desbardinetakoak. Barroetak herritarrak parte-hartzeko deialdia egin eban: Danon laguntzea behar dogulako, Oroimenaren Udabarri honetan parte hartzera konbidau gura zaituegu.

Nunca más eta Galdakaoko argazkien erakusketea hilaren 26an inaugurauko da Torrezabalen; ostean, apirilaren 19tik aurrera, egitaru bete-betea izango da aukeran Galdakaon. Apirilaren 26an, berbarako, Sancho de Beurko alkateko buru Guillermo Tabernillak eta Galdakaoko Udaleko komunikazino arduradun Cirilo Dávila kazetariak Kazetaritzearen eginkizuna Gerra Zibilean. Gerrako korreponsalak gaiaren ganeko berbaldi-barriketaldia egingo dabe Gandasegi ikastetxean.

Maiatzaren 4an, Juan Carlos Irizar musikari ezagunak lan barria estreinauko dau Torrezabalen, Galdakaoko oroimen historikoaren berreskurapenerako beren-beregi sortutakoa. Udal bandea, abesbatza eta ganbera-taldeak hartuko dabe parte kontzertuan. Ganera, emonaldira doazen guztiek Irizarren lanaren CD bana jasoko dabe.

Maiatzaren 10ean, Josi Basterretxea EHUko irakasleak Gerra Zibilaren historia eta soziologia berbaldia eskainiko dau, eta hurrengo egunean, hilaren 11n, Los poetas rojos poesia errezitaldi hunkigarria prestau dabe Santi Brouard plazan. Maiatzaren 13an, Andra Mari taldeak Larrain jantza erraldoia egingo dau, Kurtzeko plazatik abiatuta.

Maiatzaren 19an eta 26an Galdakaoko bunkerren ibilbide berezia egingo da. Galdakao Bilboko Burdin Hesiaren barruan egon zan, eta gaur egun oraindino makinatxu bat lubaki eta bunker dagoz. Ibilaldiak Elexalde, Altamira, Olabarri eta Bekea auzuneetan egingo dira.

Bagilean be aukera hitzordu ugari izango dira Galdakaon, besteak beste, alderdi politikoen mahai-ingurua Gerra Zibilaren ganean, Prohibido recordar dokumentalaren aurkezpena eta Adiskide pelota alkarteko beteranoen partidua. Egitarau osoa laster izango da kontsulgai Galdako Gogora taldearen blogean eta Galdakaoko Udaleko webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu