'Gazta zati bat' dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Bizkaie! 2012-04-13 13:11   Barriak

Nazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.

Nazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.

Nazinoen Mundua taldeko kideek azaldu dabenez, dokumentalak edozer gauza posible dala erakusten dau. Ideologia politikoen mugea gaindituz herri oso bat alkartzea lortu ostean, dokumental honetan edozer lortzeko gai garela azaltzen dogu, dinoe. Dokumentala diru gitxigaz baina lagun askoren parte-hartzeagaz eta borondatezko lanagaz gauzatu da.

Nazinoen Munduak erabagiteko eskubidearen aldeko aldarrikapena egin eban sortu zanean, beti be modu baketsu eta alaian, herri-kirolak eta euskal kulturea oinarritzat hartuz. Euren asmoak jakitera emoteko eta zabaltzeko, dokumentala egitea pentsau dabe. Hasieran, Idiazabal herriko mobimentua grabeteari ekin eutsen, eta azkenerako nazino baten aldaketa historikoa kontetan amaitu dabe. Herritarrak eurak dira filmaren protagonista nagusiak. Politikarien aurretik doazela erakusten dabe herritarrek, nabarmentzen dabe dokumentaleko arduradunek.

Nazinoen Mundua Idiazabaleko Herri Kirol Taldeak sortutako ekimena da. Herriko edade guztietako neska-mutilez osotuta dago, eta beste herrietako jaietan edo antolatutako ekintzetan herri kirol saioak egiten ditue. Taldeak, hasiera-hasieratik, gitxienez aldarrikapen nagusi bigaz bat egin eban: euskal selekzinoa eta Korrikaren aldeko jarrerea. Eta 2008tik aurrera beste aldarrikapen bat egin dabe: herrien autodeterminazino eskubidea.

Herri Kirol Taldeak eskubide hori gizarteratzeko gogoa eta nahia zabaltzeko asmoz, Eskoziara eta Kataluniara hainbat bidaia egin zituan 2009 eta 2010ean. Nazino bi horreen esperientziak eta eretxiak jasotea izan zan helburua, Euskal Herrirako baliogarria izango zalakoan. Bidaiak oso aberatsak eta emonkorrak izan ziran eta hori guzti hori Euskal Herrira ekarri nahi izan eban ekimenak, hemengo errealidade eta nahiari aletxu bat emoteko gogoz, azaltzen dabe. Horretarako, hainbat ekintza eta jaialdi antolatu izan ditue, batez be Gipuzkoako Goierri eskualdean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu