I. Artekale Eguna egingo dabe Otxandion, apirilaren 29an

Bizkaie! 2012-04-16 11:09   jardunaldiak

Lehenengo Artekale Eguna antolatuko dabe apirilaren 29an Otxandioko Udalak eta Artekale Kaleko Arteen Euskadiko Topaketa Profesionalak alkarteak. Ekimenaren helburu nagusia kaleko arteetan lanean dabilzan konpainia eta artistak lagun artean eta jai giroan batzea da.

Apirilaren 29an, 13 ikuskizun, eta hainbat tailer eta erakusketa atonduko ditue Otxandion. Artekale Eguna kaleko arteen berezitasunean sakontzeko eta euren ezaugarrriak aztertzeko topagunea izango da, hau da, gogoeta egiteko ekimena izatea gura dabe. Goizean hasi eta iluntzera arte, eskaintza zabala izango da Otxandioko plaza eta kaleetan, Andikona plazan, Plaza Nagusian, Artekalen eta Udaletxeko aterpean, besteak beste.

Artekale alkarteak hainbat konpainia eta erakunde ditu bazkide. Kide diran taldeen artean dagoz Hortzmuga, Gaitzerdi, Kukubiltxo, Panta Rhei, Oihulari Klown, Tokia Theatre, Deabru Beltzak, Lagunarte, Ganso&Cia , Trapu Zaharra , Azulkillas, Simulacro, En la Lona, Pikor Teatro, La Tirili , Antzezkizuna Ginol Taldea eta Turukutupá. Eta erakundeok dagoz Leioako Udala-Umore Azokea, Bilboko Udala-Bilboko Kalealdia eta Arrigorriagako Udala-Arrigorriagako Klown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu