Barran jantzan, txinatar amesaren bila

Zigor Aldama 2012-04-13 11:38   Bidaide

Zhang-ek dirua irabazteko emigrau eban Shanghaira. Diru asko irabazteko, hain zuzen be. Barran jantzan egiten ikasten dabil. Pentsetan ebana baino gogorragoa da. Zhang-ek ikusi dau arin irabazten dan diruak letra txikia daukala beti. Bezeroak mozkortu egiten dira, eta gu behartzen ahalegintzen dira. Txarrenak aberats barri gazteak dira.

Zhang-ek dirua irabazteko emigrau eban Shanghaira. Diru asko irabazteko, hain zuzen be. Baina ez dau gura bulego baten behar egin, eta pentsau bere ez lantegi baten. Hegoaldeko fabrika batean lan egindakoa da, badaki zer dan holango baldintzatan behar egitea, eta ez dauka bueltetako asmorik. Dirua egiteko biderik laburrena topetan dabil. Chongqing herrian jaio zan, orain 21 urte. Handik ospa egin eban txinatar askoren amesa gauzatzeko. Behin beharretik urten, eta taberna batera joan nintzan lagun bategaz. Gogo bat jantzan egoan, diru asko irabazten ebala esan euskun, eta neuk be hori egitea erabagi neban, gogoratzen dau. Izan be, eskola-graduadu ziztrin bategaz, Zhang-ek argi dauka zeintzuk diran arrakastea lortzeko bere armak: barrezka, eskuak bularretara eta eperdira daroaz. Honi etekina atara behar jako dino.

Baina, pentsetan ebana baino gatxagoa da. Zhang-ek ez dau gura prostitutea izan, bere asmoa Txinako entretenimendu merkatuari haginkada ederra emotea besterik ez da. Eta horretarako gogor preparau behar dau bere burua, bete beharreko baldintzak gero eta zorrotzagoak dira. Hualing izeneko akademian sensualtasunez mobiduten eta jantzan egiten ikasten dabe, Shangaiko hamaika diskoteketan entzuten dan modako musikeagaz. Baina, beroketea besterik ez da hori. Chao irakasleak barrako jantzak erakusten deutsiez. Sano gogorra da. Izerdia barik odola botaten dogu, autortzen dau Zhang-ek.

Izan be gogorra da irakaslea. Edozein huts egin ezkero, bost flexino egin behar ditue ikasleek; lekuz kanpoko mobimentu bakotxeko, barriz, hamar flexino. Neskak berez ez badira malguak, Chaok pisuak ipinten deutsez, hanketan 180 graduko angelua egiteko. Errukirik ez dago, minak ez dauka garrantzirik. Ganera, ikasleek barraren goiko aldean geldi egon behar dabe denpora luzez, zirkinik egin barik.

Joku Olinpikoetan parte hartzeko preparetan dabilzala begitantzen jaku, baina gazteetako batek be ez dauka uda honetan Londresera joateko asmorik. Ikastaroa 8.800 yuan (1.050 euro) pagetan dabe, eta gura daben beste egun joan daitekez Txinako edozein Hualing akademiatara, 80 dagoz herrialde osoan. Gogor behar egin ezkero inbersinoa berreskuratuko dabe. Diskoteka onenek 500 yuan inguru (60 euro) pagetan ditue ikuskizuneko, azaltzen dau irakasleak.

Halanda be, Zhang-ek ikusi dau arin irabazten dan diruak letra txikia daukala beti. Bezeroak mozkortu egiten dira, eta gu behartzen ahalegintzen dira. Txarrenak aberats barri gazteak dira. Podere handiko jentearen semeak dira, eta diskoteketako ugazabek derrigortu egiten ditue neskak eurekaz hartu-emon sexualak eukiten. Ezetz dinoenak lana galdu leike, dino. Edozelan be, ez da neskarik falta. Nesken erdiak beharra topau gura dau honegaz, eta beste erdiak kirola egin eta sexy sentidu, azaltzen dau Chao-k.

Yan Lia bigarren taldeko nesketako bat da, eta txinatar emakum barriaren eredua izan daiteke. Arkitektura master bat egiten dabil, Tongji-ko unibersidade ezagunean, baina ikasteaz gan, beste zeozer be egin gura dau. Ikasketek nire bizitzea eta osasunaren ganetik ipinten nituala konturatu nintzan. Egun baten ispilu aurrean, neska lotsati bat ikusi neban, ez oso erakargarria eta makur-makur eginda joiana. Orduan, bere itxurea jagoteko ebatsia hartu eban. Uger egiten hasi zan, baina aspergarria begitandu jakon. Barrako jantzea ikastea otu jakon, baina gurasoek ezetz eta ezetz esan eutsen. 'Pole dance' dalakoa ikasi ezkero, prostituta edo 'stripper' bihurtuko garela pentsetan dabe, neska gaiztoak izango garala, dino barrezka.

Beraz, diru apur bat irabazi arte itxaron behar izan neban; orain eurek ezer jakin barik noa eskoletara. Hile bi daroadaz, eta daborduko igarten dot aldea: jenteagaz gusturago nago orain, nire gorputza gehiago gustetan jat eta neure buruan konfiantza handiagoa daukat, adierazo dau. Bikoteak onartu ezkero, tabernaren baten ordutxu batzuk behar egiteko prest egongo litxake. Baina, hori lar da berarentzat. Txina sano matxistea da oraindinokorren; gizonei asko gustetan jake beste emakume batzuk barran jantzan ikustea, baina ezin dabe euren neskalaguna beste gizon batzuen aurrean jantzan ikusi, dino Yan-ek.

Beti ez dira izaten emakumeak gizonezkoentzako jantzan, badira beste aukera batzuk bere. Chao-ren eskolan ez dago aurreretxirik, edonorentzako dago lekua. Coco, berbarako, gizon jaio zan, baina emakumezko itxureagaz gusturago dago. 12 urtegaz etxetik ospa egin neban, ordutik emakumez inguratuta egon naz beti. Hasieran, taberna baten egon nintzan beharrean, mahaiak eta platerak garbitzen, eta han ezagutu nituan jantzariak eta 'pole dance' dalakoa, eta ostean estilismoa ikasi neban.

Gaur egun, 19 urte ditu, eta Shanghaiko gaueko giroan sartu gura dau, bere lekua topau. Ganerako jantzariek baino zailtasun gitxiago eukiko dauaea uste dau, izan be, bere merkatua guztiz desbardina da. Eskaera handia dago, eta eskaintza gitxi, dino. Guizhou eskualdekoa da Coco, leku sano pobrekoa. Cocoren eretxiz, bere bizimodua Shanghai, Pekin edo Hong Kong moduko uritzarretan besterik ez da posible. Badakit zer dan bazterketea. Horregaitik, inork baino behar gehiago eta gogorrago egiten dot, beste edonork besteko arrakastea lortu neikela erakusteko.

Chao irakaslearen ustez, gaur egun aukera gehienak bigarren edo hirugarren mailako urietan dagoz. Herri txikietan, nekazal giroan, oraindino 'pole dance'-a antojugarria begitantzen jake, onartzen dau. Halanda ze, neska askok guzurra esaten deutse gurasoei. Nire gurasoek kirola egiten dodala pentsetan dabe, ez leukie egundo sinistuko barran jantzan ikasten nabilela, kontetan dau Shuai-k, Jiangxi eskualdeko neska gazteak. Jenteak pornoagaz lotutako gauzea dala uste dau, baina niri ez jat ardura. Kirol osoa da, gorputz atal guztiak lantzen doguz. Sexya da, bai, baina hori norbere esku dago. Bere bikoteak zer esango leuken galdetu deutsagu. Shuai-k ez dauka dudarik: Ez bajako gustetan, ez da nire arazoa. Hau Txina da, bai, baina XXI. mendean gagoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu