Take Shelter
2012-04-16 15:38 Zinema kritikakHalan da be, film on honi atxakiren bat ipintekotan, amaierea ez dot ulertzen. Zorotasuna kutsagarria dala esan gura ete dau?
- Zuzendari eta gidoilaria: Jeff Nichols.
- Herrialdea: AEB
- Interpreteak: Michael Shannon, Jessica Chastain, Tova Stewart.
- Iraupena: 120 minutu.
- Generoa: Dramea.
- Produkzinoa: Hydraulx, Grove Hill Productions, Strange Matter Films.
- Musikea: David Wingo.
Take Shelter-ek Curtis izeneko langile baten historia kontetan deusku. Nahiko bizimodu lasaia daroa bere alaba gormutu eta emaztearen ondoan, itzelezko amesgaiztoak izaten hasten dan arte. Momentu horretan bertan, oreka guztia apurtzen da bere inguruan. Bildurrak bere burua hartzen dau. Curtisek tornadoen kontrako babesleku bat eregiten dau bere lorategian eta obsesino horren eraginez ia-ia lanpostua galdu eta hondatu beharrean aurkitzen da. Estadu Batuetako osasun sistemearen bidebakokerien erruz, haren familiaren egoereak okerrera egingo dau.
Film guztian zehar, munduaren amaierearen mehatxua atzemoten da, ekatx gogor baten eran, Lars Von Traileren Melancholia gogora ekarriz. Miresgarria da zelan Jeff Nichols zuzendariak lortu dauen transmitidutea itogarritasuna, upealako bildurraren sentsazinoa. Norberaren zorotasunaren bildurra zein kanpoko meatxuaren bildurra. Horretan, Michael Sannonen interpretazinoa ezinbestekoa izan da. Berba gitxi erabiliz, begiradeagaz dana esaten dauen aktore handi honek Jessica Chastain izan dau ondoan, sinisgarritasuna osotzeko.
Halan da be, film on honi atxakiren bat ipintekotan, amaierea ez dot ulertzen. Zorotasuna kutsagarria dala esan gura ete dau?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!