Bizkaiko Foru Aldundiak 445.000 euro bideratuko ditu artisautzearen sektorea sustatzeko

Bizkaie! 2012-04-13 13:55

Bizkaiko Foru Aldundiak artisautzearen sektorea dinamizetako 445.000 euroko laguntza-programea ipini dau martxan. Artisautzearen arloan behar egiten daben profesionalek jasoko dabe laguntzinoa, eta sektorea sustatzeko ekintzak egiten dituen tokiko erakundeek eta artisautzako alkarteek bere bai.

Bizkaiko Foru Aldundiak artisautzearen sektorea dinamizetako 445.000 euroko laguntza-programea ipini dau martxan. Artisautzearen arloan behar egiten daben profesionalek jasoko dabe laguntzinoa, eta sektorea sustatzeko ekintzak egiten dituen tokiko erakundeek eta artisautzako alkarteek bere bai.

Foru Aldundiak artisautzea Bizkaian ahalik eta gehien zabaltzea gura dau. Artisautza enpresak eta euren produktuak sustatu, artisautzako enpresen sorrerea bultzatu, artisauen prestakuntza mailea hobetu eta artisautzako enpresen alkartegintzea sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Gehienez, 20.000 euroko laguntzea emongo dabe, artisautzako enpresak garatzeko eta euren lehiakortasuna bultzatzeko, eta Bizkaian holango enpresa barriak sortzeko. Tailerrak ipini, handitu eta barriztetako 9.000 eurorainoko laguntzak emongo dira, eta artisautza tailerren alokairuaren % 50eraino ordainduko da. Ganera, 9.000 euroraino emongo dira makinak, tresneria eta ekipo informatikoak erosteko, eta 1.200 euroraino, prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko.

Sustapen komerzialeko materialak egiteko gastuen %50eraino ordainduko da, webguenak, publizidadea eta bestelakoak egiteko. 2.500 euroraino emongo da azoketan parte hartzetik datozen gastuetarako. Ikastunen kontratuen gastu osoaren % 70 ordainduko dau Aldundiak, eta 5.000 euroraino eskainiko da kanpoko aholkularitza zerbitzua kontrateteagaitik, artisautza enpresea hobetzeko. Tokiko erakundeek eta artisautzako alkarteek sektorearen kokapena eta lehiakortasuna hobetzeko, eta Bizkaiko artisautza produkzinoa baloretako jarduketak egiteagaitik 75.000 eurorainoko laguntzinoa eukiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu