Maiatzaren 4tik aurrera, 7 film luze eta 26 labur izango dira lehian Fant 18 jaialdian

Nagore Ferreira Zamallloa 2012-04-17 15:05   Barriak

Fant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiak egun bat gehiago eukiko dau aurten, maiatzaren 4an hasi eta 11n amaituko da, halan jakinarazo dabe 18. edizinoaren aurkezpenean, Bilboko udaletxean. Zazpi film luze lehiatuko dira sail ofizialean, eta 26, film laburren atalean. Aurten be Golem-Alondiga zinema-aretoak izango dira egoitza nagusia.

Fant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiak egun bat gehiago eukiko dau aurten, maiatzaren 4an hasi eta 11n amaituko da, halan jakinarazo dabe 18. edizinoaren aurkezpenean, Bilboko udaletxean. Zazpi film luze lehiatuko dira sail ofizialean, eta 26, film laburren atalean. Aurten be Golem-Alondiga zinema-aretoak izango dira egoitza nagusia.

Prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Gonzalo Olabarria Aldundiko Kultura zuzendaria eta Eugenio Puerto zinemaldiko edukien arduraduna izan dira.

Antonio Trashorrasen El callejón lanak abiatuko dau 18. Fant jaialdia, maiatzaren 4an. Ganera, Trashorras zuzendariak berak eta filmeko protagonista Ana de Armas aktoreak aurkeztuko dabe pelikulea. Horrezaz gan, beste sei film lehiatuko dira sail ofizialean: Devoured (Greg Olliver, AEB), Hobo with a shotgun (Jason Eisener, Kanada), Livide (Julien Maury eta Alexandre Bustillo, Frantzia), The Divide (Xavier Gens, Alemania-Kanada-AEB), Bellflower (Evan Glodell, AEB) eta Fase 7 (Nicolás Goldbart, Argentina).

Zinemaldi bisualagoa eta globalagoa osotzen ahalegindu dirala nabarmendu dau Eugenio Puerto zinemaldiko edukien arduradunak. Giro ludikoa sortu gura dogu, proiekzinoez gan beste gauza batzuk be egiteko aukerea izatea, ganeratu dau.

Laburrean sailean, metraje laburreko 26 lan ikusteko aukerea izango da. Aurten epaimahaiaren eta ikusleen sari bietaz aparte, Euskal Film Labur Onenari saria emongo dabe. Lehenengo sari biak 3.000 eurokoak dira, eta hirugarrena, 2.000koa. Mundu osoko 432 film labur jaso zituen epaimahaiak, eta horreetatik aukeratu ditue eskainiko diran 26 lanak. Maiatzaren 5ean eta 9an izango dira ikusgai.

Fant 18 zinemaldiko epaimahaia Jorge Guerricaechevarria gidoilariak, Alex Angulo antzezleak eta Desirée de Fez zinema-kritikariak osotuko dabe.

Aurreko urteetan lez, Nontzefilmak ekitaldian, Nontzeberri kultura atariak antolatutako on-line zinema eta animazino film laburren lehiaketan aurkeztutako lanen aukeraketea eskainiko dabe.

Roman Polanski eta Richard Fleisher zinemagileek leku berezia izango dabe Fant 18 jaialdian, Fant maisuak atalean. Beraz, Polanskiren Repulsion eta Rosemary´s Baby (La semilla del diablo) eta Fleisherren The Boston strangler (El estrangulador de Bostón) barriz ikusiko doguz Bilbon.

Edizino honetako beste barritasun bat Phenomena Experience izeneko saio berezia da. Bildurrezko zinemearen ale ezagun bi eskainiko ditue maiatzaren 10ean: Stanley Kubricken The Shining (El Resplandor) eta Sam Raimiren The Evil Dead (Posesión infernal II). Nacho Cerdá zuzendariak bultzatutako ekimena da Phenomena Experience. 70, 80 eta 90 hamarkadetako filmez osotutako zinema-saio bikotxa da, orduko trailer eta iragarkiz horniduta.

Aurtengo Fantrobia saria Kike Maíllo zuzendari katalanak jasoko dau. Zinema fantastikoaren arloan hasten dabilzan egileak nabarmentzen ditu Fantrobiak. Eva izan da Maílloren lehenengo luzemetraia, eta hiru Goya Sari irabazi ditu. Maiatzaren 9an aurkeztuko dau pelikulea Bilbon.

Ohikoa danez, Fant jaialdiak umeentzako tarte berezia atondu dau, eurentzako beren-beregi egindako Fanteskola sailean. Holan, maiatzaren 8an eta 9an, Golem zinema-aretoetan, Ricardo Ramón eta Joan Espinachen Aita, zonbia naiz animazinozko filma proiektauko dabe.

Azteken egutegiaren arabera, munduaren amaierea aurton izango da. Atxaki horregaz, Apokalipsia izeneko saila antolatu dabe Fanteko arduradunek. Apokalipsia, gerrak, hondamendia edo antzeko gaiak jorratu dituen filmak izango dira ikusgai sail honetan, besteak beste, The road (La carretera), The happening (El incidente) eta El último hombre sobre la Tierra (The last man on Earth). Otxarkoagako udaltegian eskainiko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu