Euskerearen aldeko olatu erraldoia Bermeon
2010-05-31 11:23 Euskerea berbagai'Marigoran Kikunbera' lemapean, ehun mila lagun inguru izan ziran atzo Bermeon eta, horrenbestez, antolatzaileen aurreikuspen guztiak bete ziran; Agurtzane Egaña Eleizalde Ikastolako zuzendariak balorazino positiboa egin eban.
Mungiako leku-izenak batu eta aurkeztu ditu Labayru Ikastegiak
2010-05-28 10:35 Euskerea berbagaiEdozein erabiltzailek, dagoan lekuan dagoala, Mungiako leku-izenai buruzko informazino idatzi nahi ahozkoa, topau eta konsultau ahal izango dau bilatzaile baten bitartez. Bilaketak Mungiako Udaleko webgunetik zein Labayru Ikastegikotik egin daitekez.
Arrasaten izango da bagilaren 6an V. Mintza Eguna
2010-05-27 15:39 Euskerea berbagaiEuskera alkarteek herrietako euskaltegiakaz eta euskalgintzako beste zenbait eragilegaz kudeatzen dituen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek alkar ezagutu eta egunpasa ederra egiteko aukerea dabe bertan.
Bizkaiko autoeskoletan, gidabaimena euskeraz atarateko prest
2010-05-26 15:42 Euskerea berbagaiArrigorriagako, Elorrioko, Erandioko, Getxoko, Mungiako, Ondarroako Uribe Kostako Mankomunidadeko eta Txorierriko Mankomunidadeko udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Eudelen laguntzinoagaz eta Bizkaiko Euskera Zerbitzuen Alkarbide Bilgunearen koordinazinoagaz, 27 bulego daukiezan 21 autoeskola bizkaitarretan martxan jarritako 'Gidabaimena euskaraz' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon.
Gernika-Lumoko Udalak 898.000 euro erabiliko ditu euskerearen sustapenerako
2010-05-25 17:37 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko hainbat alkartek eta norbanakok osotutako Euskera Batzordeak erabagi dau zelan banatu aurtengo 898.000 euroak. Aurrekontua eratzeko hiru batzar egin ditu Euskera Batzordeak.
Itsasoagaz loturea daukien alkarteak eta pertsonak omenduko ditu aurten Ibilaldiak
2010-05-25 15:27 Euskerea berbagaiOmenaldiaz ganera, Ibilbidearen 7 kilometroetan, bost gune izango dira: 'Ikastolea', 'Itsasoa', 'Euskerea', 'Izartu' eta 'Kulturea'. Lehenengo hiruretan, itsasoa izango da protagonista eta, beste bietan, 'Bermeoren alde ez horren ezaguna erakutsi gura dogu', Gotxik azaldu dauen moduan, eta baserri-giroan biziko da maiatzaren 30ean 'Marigoran Kikunbera' jaia Bermeon.
Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da maiatzaren 28an Aramaion
2010-05-24 12:17 Euskerea berbagaiAsier Agirre Aramaioko alkatearen ondo etorriaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Patxi Uribarrenek 'Zirelako gara, garelako izango dira' izenburuko sarrera-berbaldia eskainiko dau. Jose Luis Lizundiak erantzungo deutso, 'Ganbarruetatik Araba euskaldunera' izenburuko berbaldiagaz, eta euskaltzain barriari domina eta diploma emonez amaituko da ekitaldia.
Behatokia: 'Hizkuntza-politiketan inflexino-puntuaren beharra ondorioztatzen dabe 2009ko datuek'
2010-05-21 12:50 Euskerea berbagaiPaul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusi eta Behatokiko lehendakariaren eretxiz, 'euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermea ez da lehen mailako arazoa administrazinoentzat. Hizkuntza-eskubideak bigarren mailako eskubideak dira eta horreen urraketeak ez dau ezelako ondoriorik eragiten. Euskerea askatasunean erabiltea galarazoten jako euskal hiztunari'.
Kalinpan ibili, izerditu eta edan
2010-05-20 12:50 Euskerea berbagaiKalinpan maskoteak Bermeoko kirol-taldeek antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuko dau eta berak gogorarazoko deusku kirola euskeraz be egin daitekela eta kirolagaz euskeraz gozau geinkela nekerik eta izerdirik barik.
Euskerearen Aholku Batzordeak bagilaren 11n egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea
2010-05-19 12:45 Euskerea berbagaiAdostasun eta mailakatze erispideetan oinarritzen dan hizkuntz politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan, Lourdes Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde barriak Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean jakinarazo dauenez. Euskerearen Aholku Batzordearen helburua hizkuntz politikeari buruzko jarduerak aztertzea, bideratzea eta koordinetea da.
'Zabaldu euskerearen atea' kanpainea abiarazo dau Getxoko Udalak
2010-05-19 11:54 Euskerea berbagaiJarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Getxoko Udalak 'Zabaldu euskerearen atea' lelopeko kanpainea jarri dau martxan.
Gernika-Lumoko Udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena barriztau dabe
2010-05-18 18:50 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Kontseiluagaz urte honeetan egindako lana nabarmendu dau: 'urte bi daroaguz Kontseiluagaz alkarlanean eta emoitzak begi-bistakoak dira herrian. Bi puntu azpimarratuko neukez: batetik, euskerearen normalizazinoaren aldeko lana herriko euskalgintzeagaz batera egiten gagozala. Eta bestetik, gizarte-eragile eta entidadeen hizkuntza-normalizazinoa bizkortzeko tresna barriak proponidu deuskuzala Kontseiluak'
Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena
2010-05-17 12:05 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako deialdiari erantzunez, aurreikuspen guztiak gaindituz, ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea' lelopean, milaka lagun batu ziran Iruñeako kaleetan pasa dan zapatuan. Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena.
Euskal Toponimia ardatz Euskerearen Jatorriaren V. Biltzarra
2010-05-13 17:53 Euskerea berbagaiToponimiak hizkuntzalaritzearen barruan dauen garrantzia azpimarratu nahi da, maiatzaren 15ean Arteagan egingo dan biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziran berben esanahia ulertuz, hizkuntzearen sorrerea aditzeko gakoak eskuratu daitekezalako.
1.200 ikaslek parte hartuko dabe Getxoko VIII. Euskal Egunean
2010-05-11 13:54 Euskerea berbagaiDatorren barikuan, maiatzaren 14an, Getxoko Udalak antolatutako VIII. Euskal Eguna ospatuko da Fadurako Kiroldegian (Algortan) eta Andres Isasi Musika Eskolan (Areetan), ikasturtean umeek ikasitako jantza, kanta eta bertsoen erakustaldia eskaintzeko helburuagaz.
'Korrika' ekimena egingo dabe Irlandan eta Bretainian, bertako hizkuntza gitxituen alde
2010-05-06 15:12 Euskerea berbagaiEuskerearen alde AEK-k antolatzen dauen Korrika ekimena mundu zabalera zabaltzen dago, eta hainbat hizkuntza gitxituk hartu dabe adibidetzat. Aurten egin dabe lehenengoz gaelikoaren aldeko Korrika Irlandan, 'Rith 2010' dalakoa.
Eskualdeko euskerearen berezitasunak eta bizimodu tradizionalak batzen dituan eskola materiala aurkeztu dabe Getxon
2010-05-05 18:22 Euskerea berbagaiUribe Kostako azpieuskalkiaren aberastasun guztia jaso eta zabaltzea eta euskaldun zaharren hizkuntza ondarea (lexikoa, fonetikoa…) eta ondare etnografikoa (bizimodu tradizionalak, kantak, bertsoak, ipuinak…) zabaltzea helburu dituan 'Zer ikusi, ha ikasi' proiektuaren eskola materiala aurkeztu dabe gaur.
Euskereagazko atxikimendutik konpromisora igarotzeko deia egin dau Paul Bilbaok
2010-05-05 11:12 Euskerea berbagaiPaul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi barriak euskereagazko atxikimendutik konpromisora igarotzeko deia egin deutse herritarrei, eragile sozial, politiko eta sindikalei eta erakundeei, hizkuntz normalizazioaren prozesuan aurrerapausu bat emon eta bizkortzeko.
Euskerearen aldaerak jasoten dituan atlasa aurkeztu dabe Bilbon
2010-04-30 15:24 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskerearen aldaerak mapetan jasotea dau helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu eban egitasmo hau, Markina-Xemeinen egindako Dialektologia Barne Jardunaldietan, eta gaur aurkeztu dira lehenengo liburuki biak.
‘Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea’ manifestazinorako deialdiagaz bat egin dabe honezkero 1.600 lagunek
2010-04-29 11:31 Euskerea berbagaiEkimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideakaz batera 80 bat lagunek egin dabe. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etenbarik. Momentu honetan 1.600 atxikimendu batu dira ekimenerako sortutako blogaren (www.blogak.com/maiatzak15) bitartez.







Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...