Isaac Fernándezen 'galego-éuscaro euskara-galiziera' hiztegia argitaratu dabe

Bizkaie! 2011-04-12 15:57   Euskerea berbagai

Isaac Fernándezek, Irlandako Corck-eko Unibertsitateko irakurleak Galego-éuscaro euskara-galiziera hiztegia kaleratu dau; era horretako lehenengo argitalpena da eta bi hizkuntzetako 5.000 berba baino gehiago batu ditu.

Isaac Fernándezek, Irlandako Corck-eko Unibertsitateko irakurleak Galego-éuscaro euskara-galiziera hiztegia kaleratu dau; era horretako lehenengo argitalpena da eta bi hizkuntzetako 5.000 berba baino gehiago batu ditu. Egilearen helburua da Euskal Herrira edo Galiziara emigrau eta galizierea edota euskerea erabilten dabenentzako zein gaztelania oinarri hartu barik aitatu bi hizkuntzak ikasi gura dituenentzako tresna erabilgarria izatea.

Hiztegiaren aurkezpen ekitaldia gaur, hilak 12, izango da arratsaldeko 19:00retan, Gasteizeko Letren Fakultateko Batzar Aretoan.

Isaac Fernándezek (A Coruña, 1978) Galiziar filologia ikasi eban Vigoko Unibertsitatean eta ondoren, Bilbon eta Gasteizen bizi izan da sei bat urtetan eta egonaldi horreetan euskerea ikasi eta Euskal Filologia ikasketak egin zituan. Gaur egun, irakasle-irakurlea da Irlandako Corck-eko Unibertsitatean.

Isaac Fernándezen aitita-amomak Euskal Herrian bizi izan ziran 20 bat urtean eta euskeraz be ikasi eben. Aitita-amomek Sagutxiño deitzen eutsen eta gerora Isaac-ek pentsetan izan eban berbea galizuerazkoa zala. Hogeita hiru urtegaz jaubetu zan berbearen jatorrian euskerea eta galzierea egozala: Sagutxua arratoiaa dalako eta iño galizierazko diminutiboa edo txikigarria dalako.

Beste alde batetik, Isaac Fernándezek Kirmen Uriberen Bilbao-Nueva York-Bilbao Literaturako Sari Nazionala irabazitako liburuaren zuzeneko itzulpena egin dau, gaztelaniatik pasau barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu