Mondragon Unibertsitateak bi mila eurogaz sarituko dau ikasturte amaierako euskerazko proiekturik onena

Bizkaie! 2011-04-04 17:50   Euskerea berbagai

Sariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan.

Mondragon Unibertsitateak 2.000 euroko saria emongo deutso euskeraz ikasturte amaierako proiekturik onena egiten dauenari. Holan, Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioagaz batera, pausu bat egin dau aurrera euskereagaz dauen konpromisoan, Ikasturte amaierako euskerazko proiektu onenari sariaren lehenengo edizinoa antolatuta.

Antolatzaileek adierazo dabenez, sariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan. Izan be, Mondragon Unibertsitateko ikasleen ahozko hizkuntza eta ikasketetakoa euskerea dan arren, urtean aurkezten diran ikasturte amaierako 300 proiektuen % 25 bakarrik idazten dira euskeraz, eta ganerako guztiak gazteleraz idazten dira.

Lehengo edizino honetan parte hartu leikie Mondragon Unibertsitateko ikasle izanik Mondragon Korporazioko enpresa eta erakundeetan ikasturte amaierako proiektua egin eta lanak euskeraz aurkeztu dituenak. Epaimahaiak, proiektuaren kalidadeaz gan, euskerearen kalidadea neurtuko dau, eta proiekturik onenari 2.000 euroko saria emongo deutso.

Lehiaketan parte hartuko daben proiektuak unibersidadeak urte naturalean dauzkan hiru deialdietako batean aurkeztutakoak izango dira, euskeraz idatzi badira eta gitxienez 9 puntuko notea lortu badabe. Lehiaketara aurkezteko epea iraileko deialdiaren ostean amaituko da; epaimahaia zemendian batuko da eta irabazlea abenduaren 3an ezagutarazoko da, Euskerearen Nazinoarteko Egunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu