'Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak' UEMAren ibilbidea eta erronkak jorratzeko topaketea
2011-04-13 12:49 Euskerea berbagaiUdalerri Euskaldunen Mankomunidadearen ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituan topaketea antolatu dau UEMAk. Topaketea Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo da apirilaren 14an, goizez.
Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituan topaketea antolatu dau UEMAk. Topaketea Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo da apirilaren 14an, goizez. Asmoa UEMAren 20 urteetako ibilbidearen barri emon eta etorkizunerako erronkak zeintzuk izan daitekezan zehaztea izango da. Horregaz lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazinoa aztertuko dira.
Topaketen helburua hautetsiak (gaur egungoak eta etorkizunekoak) eta hizkuntza arloan lan egiten dauen edonor euskerearen biziraupenerako arnasgune diran herrien garrantziaz jaubetzea da, baita euskerearen gune hegemonikoak babestearen beharraz ohartarazotea be.
Hurreratzen diraneek zuzenean parte hartzeko aukerea izango dabe, izan be, kafe tertulia izango da goiz erdian, kafea hartzen dan bitartean, goizeko saioetan entzundakoaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
'Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak'. Egitaraua:
9:00-9:15: Harrera ekitaldia.
9:15-9:45: UEMAren ibilbidea eta etorkizuna. Hizlaria: Jon Bollar, UEMAko lehendakaria.
9:45-10:15: Zergaitik hizkuntza ekologiagaz bat?. Hizlaria: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra.
10:15-11:30: De l'ecologia a la sostenibilitat lingüistiques: del marc teoric al propositiu i practic. Hizlaria: Albert Bastardas, Bartzelonako Unibertsitatea.
11:30-12:30: Kafe-tertulia.
12:30-13:00: Hizkuntza ekologia eta udalerri euskaldunak: oinarri juridikoak. Hizlaria: Xabier Ezeizabarrena, Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide Saila.
13:00-13:30: Hizkuntzaren arnasguneak eta hizkuntzarekiko komunitatearen gizarte erantzukizuna. Hizlaria: J. Inazio Marko Juanikorena. UPV-EHU.
13:30-13:45: Azken agurra.
Lan honetan guztian, UEMAk Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra eta Donostia- Gipuzkoa Kutxa izan ditu bidelagun.
Topaketan izena emoteko epea apirilaren 11n zarratu zan baina informazio gehiago nahi izan ezkero uema@uema.org helbidera idatzi.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!