Herritarrak euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiak
2010-09-08 10:15 Euskerea berbagaiAna de Castro Bilboko Udaleko Euskara arloko zinegotziak eta Elkarlan, AEK Bilbo eta Ulibarri euskaltegietako ordezkariek bilbotarrak animau ditue 2010-2011 ikasturteko euskera ikastaroetan izena emon daien. Matrikulazinoa iraileko bigarren hamabostaldian hasiko da.
Hizkuntza eskubideakaz lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek
2010-09-07 10:39 Euskerea berbagaiElebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan.
D ereduko matrikulek gora egin dabe
2010-09-03 02:00 Euskerea berbagai Nafarroan, barriz, % 2,2 bajatu da ikasketak euskerazko ereduan egingo dituen ikasleen kopuruaIkasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe.
Familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz sentiberatzeko kanpainea Bilbon
2010-08-31 13:42 Euskerea berbagai‘Euskereagaz gure etxea eregiten’ izenpean, euskerea geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikuletea sustatu eta aisialdian euskerazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltea areagotu nahi da.
Euskerearen eta Europa iparraldeko samierearen arteko loturea ikertu dabe
2010-08-03 12:34 Euskerea berbagaiLinda Wiechetek ikerlari alemana Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gipuzkoako campusean dago EHUko Informatika Fakultadeko IXA ikerketa-taldeagaz lan egiteko. Lankidetzearen helburu nagusia euskerea eta Norvegiako, Finlandiako, Suediako eta Errusiako iparraldean berba egiten dan samierearen aditzei buruzko informazinoa lantzen daben programak sortzea da.
Ibai izenen erabilera zuzenaz
2010-07-26 15:42 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen dabil. Osoko bilkurearen azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diran ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu.
Gasteizko Udalak euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau
2010-07-23 10:29 Euskerea berbagaiMaite Berrocal Gasteizko Udaleko Euskera, Kultura eta Kirol zinegotziak adierazo dau euskereak balio erantsia emoten dauela, eta horregaitik, euskerea erabilteak aukera eta garapenerako esparru gehiago eskaintzen dituala, bai eremu familiarrean zein lanean edo aisialdian.
Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean
2010-07-16 10:32 Euskerea berbagaiFagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
Okzitanierearen Akademia sortu nahi dauen Aporlòc alkarteko kideek Euskaltzaindia bisitau dabe
2010-07-14 15:41 Euskerea berbagaiAporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.
'Bagare' lemapean, Laudioko ikastoleak antolatuko dau 2011ko Araba Euskaraz
2010-07-12 02:00 Euskerea berbagai2011ko bagilaren 19an, Laudion ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia. 1983, 1993 eta 2000. urtekoen ondoren, Laudiok laugarrenez jasoko dau Araba Euskaraz eta data gogoangarrian, Laudioko Ikastolearen 40. urteurrenean, hain zuzen be.
Gu ez gara izango Nafarroako Yaakuak
2010-07-07 16:55 Euskerea berbagaiKeniako ipar-erdialdean, yaakueraz berba egiten ebenak bilera publiko bat egin eben, euren etorkizunaz erabagiteko. Bilera haretan, bi ideia nagusitu ziran: batetik, masaien hizkuntzak eta ohiturek yaakuenak baino prestigio handiagoa ebela, eta, bestetik, masaiera yaakuera baino egokiagoa zala etorkizuneko erronketarako.
'Aittamak': seme-alabei lagunduz euskerea landu Gernika-Lumon
2010-07-07 11:25 Euskerea berbagaiAurten, 25 urte beteten ditu Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiak, eta, besteak beste, Aittamak izeneko 12 ikastunitateko materiala preparau dau. Material hau guraso euskaldunei zuzenduta dago, alfabetatze-bidean erdi galduta dabilzanei eta euren seme-alabei laguntzeko orduan traba itzelak topetan dituenei.
Euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazino lanak egiteko profesionalaren figurea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-07-01 12:40 Euskerea berbagaiEHAAn, 2010eko bagilaren 28an argitaratu da zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazinoa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazino zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta be lor daiteke habilitazinoa, eta probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.
Justizia Administrazinoaren hizkuntza-normalizazinoari buruzko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-06-30 10:31 Euskerea berbagaiDekretu horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoan koofizialtasun erregimena praktikara eroatea Justizia Administrazinoagaz hartu-emonetan dagoan edozein herritarrek euskeraz nahiz gaztelaniaz egiteko aukerea izan daien.
'Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian' lana argitaratu dau Euskaltzaindiak
2010-06-28 14:27 Euskerea berbagaiHerritarrentzat motibazino nagusiak dira euskaldunen arteko komunikazinoa (% 29), nortasunaren adierazpena (% 22) eta euskal kulturea bereganatzea (% 16). Etorkinen motibazino nagusiak dira euskaldunakaz komuniketea (% 25), euskal kulturearen jabekuntza (% 22) eta integrazinoa (% 18).
Euskerearen erabilerea sustatzeko esperientzia pilotu aintzindaria egin da Berrizen udal beharginen artean
2010-06-28 12:34 Euskerea berbagaiBerrizko Udalak indarrean daukan euskerearen erabilerea sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria egin da udal beharginen artean. Danetara, 21 lagunek parte hartu dabe. Helburua, udal langileek euren arteko egoera informaletan euskera gehiago erabiltea izan da.
Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da domekan
2010-06-23 12:19 Euskerea berbagaiZuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da.
Alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia eskuliburua aurkeztu dau Topaguneak
2010-06-22 17:25 Euskerea berbagaiEskuliburu honek, era guztietako alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzeko metodologia garatzen dau. Euskera alkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko desbardinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia dau oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak.
Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak datozan bost urteotarako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-06-21 15:31 Euskerea berbagaiEHUren izenean Iñaki Goirizelaia erretoreak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu.
Portugeleten euskereak egun bizi dauen egoerearen analisia eta erabilerea sustatzeko plana abian
2010-06-21 02:00 Euskerea berbagaiPortugaleteko Udalak Ahize-AEK kontratau dau, datozen hilebeteotan euskereak urian dauen egoerearen diagnosia egin daian. Azterketa horren emoitzak oinarri hartuta, bai udalerrian eta bai udaletxean euskerearen erabilerea sustatzeko plana preparauko dau.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...