Danetara, 44 enpresa eta erakundek jaso dabe Bikain Ziurtagiria

Bizkaie! 2010-11-12 13:46   Euskerea berbagai

Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak banatu ditue asteon Donostiako Kursaal Jauregian. Danetara, 44 erakundek jaso dabe ziurtagiria; horreetatik 19k goi-mailako urrezko Bikain lortu dabe; 14k tartekoa dan zilarrezkoa eta gainontzeko 11k oinarrizkoa (baltza). Lurralde banaketeari jagokonez, enpresa horreetatik 23 Bizkaikoak dira, 15 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak.

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak banatu zituen asteon Donostiako Kursaal Jauregian egin zan ekitaldian.

Danetara, 44 erakundek jaso dabe ziurtagiria; horreetatik 19k goi-mailako urrezko Bikain lortu dabe; 14k tartekoa dan zilarrezkoa eta gainontzeko 11k oinarrizkoa (baltza). Lurralde banaketeari jagokonez, enpresa horreetatik 23 Bizkaikoak dira, 15 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak.

300 personatik gora alkartu ziran Donostiako Kursaal Jauregian arratsaldeko 19:00etan hasita zan Bikain Euskararen Kalidade Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldian. Ekitaldian izan ziran, besteak beste, Bikain Ziurtagiria eskuratu daben erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, enpresaburu zein kooperatiba alkarteen goi-ordezkariak, euskal kulturgintzako ordezkariak, eta baita administrazinoetako, alderdi politikoetako nahiz sindikatuetako ordezkariak be. Horreez gan, ekitaldian parte hartu eben Mikel Ugalde Euskalit-eko zuzendariak eta Ainhoa Rotaetxe Confebask-eko ordezkariak be.

Bikain Ziurtagiri ofizial, publiko eta dobakoa da, Eusko Jaurlaritzeak emoten dauena eta enpresa zein erakunde batean euskerearen presentzia, erabilerea eta kudeaketea egiaztatzen dituana. Bikain ebaluazino-sistemeari jarraituz, 44 erakunde ebaluau dira: 2009an 25 eta 2010ean 19. Eta horreek guztiek eskuratu dabe Bikain Ziurtagiria. Erakunde horreek talde ebaluatzaile batek berenberegi egindako ebaluazio-prozesu bat izan dabe. Era berean, ebaluazino-txosten bana jaso dabe beren indarguneak, zer-hobetuak, gomendioak eta puntuazinoa azaltzen dituana. Ziurtagiria jaso daben 44 entidadeei aurrez Ziurtagiria euken 30 entidadeak batu ezkero, danetara 74 erakundek daukie Bikain Ziurtagiria. Entidade horreek, ganera, era askotakoak dira eta tartean dagoz: komunikabideak, makina-erreminta arlokoak, administrazino publikoak, banaketa-enpresak, fundazinoak eta alkarteak, osasun-laguntzinoa emoten dabenak, finantza-erakundeak, eraikuntza arlokoak, aholkularitza-enpresak...

Berben uria

Kursaaleko Ganbara Aretoa 'Hitzen Hiri' bihurtu zan Bikain Ziurtagiriaren banaketa ekitaldian eta saio osoa jolas bidez eroan eben aurrera partaideek, Xabier Eguzkitze gidari ebela. Bertaratutako guztiei dei egin eutsen aurkezleak euren eguneroko bizitzan eta jardunean garrantzitsua dan berba bat aukeratzeko. 'Komunikazinoa' berbeagaz hasi eban Euzkitzek berak errondea, eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik hartu eban berbea gero. 'Hizkuntza' izan zan haren berbea: 'Berben urian ezin neban beste berbarik aukeratu hizkuntza baino, berbak bata besteagaz jostean sortzen baita hizkuntzea'. Auzmendiren esanetan, hizkuntzak gizakiarenak dira; berbek, barriz, espazioak gainditzen ditue hizkerak sortuz: 'Euskerearen geografiak, hau da, giza geografiak, ez dau mugarik. Erabilgarritasunak, komunikagarritasunak eta adierazgarritasunak emoten deutsoz bizia eta indarra'. Euskalit-eko zuzendari Mikel Ugaldek 'kalitatea' aukeratu eban. 'Bidaia' izan zan, barriz, Fagor enpresako Jesus Amezagak Txinako uriburutik, Beijingetik, bideoz bialdutako mezuan aitatu ebana, eta Confebask-eko ordezkari Ainhoa Rotaetxek 'teknologia' berbearen alde egin eban.

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak 'barrikuntza' berbea aukeratu eban eta ekitaldiaren amaiera aldera, Blanca Urgell Kultura sailburuak 'bikain' berbea hartu eban berbagai:

Ziurtagiriaren jaubeak

Ondorengo zerrendakoak dira 2009 eta 2010 urteetan Bikain Ziurtagiria eskuratu eta Kursaaleko ekitaldian parte hartu eben enpresa eta erakundeak.

  • 2009
    • Oinarrizkoa: Ipar Kutxa Rural (Bizkaia), Mirugain SL (Bizkaia), Asociación Gaztaro Elkartea (Bizkaia), Garbialdi SAL (Bizkaia), Ona Pres S.Coop (Bizkaia), ITP SA (Bizkaia).
    • Zilarrezkoa: San Viator Ikastetxea (Araba), Kalitatea Fundazioa (Bizkaia), Agiri Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuak Koop. (Gipuzkoa), Doble Sentido (Invesco 2000) (Bizkaia), Suspergintza Elkartea (Bizkaia), Batz S.Coop (Bizkaia), Accessibility Consulting (ADAPTA) (Gipuzkoa), Gestión del Conocimiento Itzarri (Araba).
    • Urrezkoa: Eika Koop.E (Bizkaia), Ulibarri Euskaltegia (Bizkaia), Aurten Bai Fundazioa (Bizkaia), Euskaraz Koop. (AEK) (Bizkaia), Andoaingo Larramendi Ikastola (Gipuzkoa), Azpeitiko Udala (Gipuzkoa), Izenaduba Basoa (Bizkaia), Eteo S.Coop (Gipuzkoa), Hirukide Jesuitinak (Gipuzkoa), Huhezi Koop.E (Gipuzkoa), R.M. Azkue Ikastola (Bizkaia).
  • 2010
    • Oinarrizkoa: Arabako Artium Fundazioa (Araba), Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa (Gipuzkoa), Asociación Reinserción Social Sartu-Álava (Araba), Colegio Virgen Niña de Amurrio (Araba), Osakidetzako Bilbo eskualdea (Bizkaia).
    • Zilarrezkoa: IVAP (Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea) (Araba), Gipuzkoako Foru Aldundia - Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia (Gipuzkoa), Bilbao Bizkaia Kutxa (Bizkaia), Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoa (Bizkaia), ST3 - Asociación para la promoción y fortalecimiento del tercer sector (Bizkaia), Bermeoko Ospitalea (Bizkaia).
    • Urrezkoa: Maramara Taldearen Hizkuntza Zerbitzuak (Gipuzkoa), Ogasun eta Finantza-Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzua (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Gipuzkoa), Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioa (Gipuzkoa), Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (Gipuzkoa), Txinta Kooperatiba Elkartea (Gabriel Aresti Euskaltegia) (Bizkaia), Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL (Gipuzkoa), Bihotz Gaztea Ikastola (Bizkaia), T. Aranzadi Ikastola (Gipuzkoa),

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu