Etxepare Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu Bilbon, 'At!' ikuskizunaren bitartez
2011-03-14 16:45 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.
Boga! Ikastolen Ibilaldian parte hartzeko deia egin dabe ondarrutarrek
2011-03-10 14:45 Euskerea berbagaiMaiatzaren 29an ospatuko da aurtengo Ibilaldia Ondarroan, Lea Artibaiko ikastolek antolatuta eta, gaur, Bilboko Kafe Antzokian, hitzordu horri begira egindako bideoklipa eta kantea aurkeztu ditue. Lelo nagusia Boga! da, euskaldun guztiei parte hartzeko deia.
Gaurtik aurrera bizkaiereak presentzia handiagoa izango dau sarean
2011-03-10 14:30 Euskerea berbagaiBizkaierea eta Bizkaiko herri kulturea ardatz dituan Bizkaiera.biz ataria aurkeztu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Bizkaierearen webgune barriak askotariko edukinak ditu; bideoak, argazkiak, alkarrizketak, artikuluak, eta abar.
Euskararen Aholku Batzordea Ekintza Mapa Berriaren diseinuaren lanketea hasi dau
2011-03-10 10:03 Euskerea berbagaiJoan dan zezeilaren 22an egindako batzarrean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi zan Euskararen Aholku Batzordea.
21 dendek parte hartzen dabe 'Ospatu eta Oroitu Euskaraz' kanpainearen laugarren edizinoan
2011-03-09 10:11 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak Ospatu eta Oroitu Euskaraz kanpainearen laugarren edizinoa jarri dau martxan, ekitalditarako konbidapenak euskeraz egin nahi dituen personei lana errazteko helburuagaz.
Gizarte Segurantzaren DIE sisteman euskeraz, katalanez eta galegoz egitea debekatuta dagoala salatu dau UEMAk
2011-03-07 10:23 Euskerea berbagaiRED-DIE, Dokumentuen Igorpen Elektronikoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza NagusiaK enpresei eta kolegiatutako profesionalei eskaintzen deutsen zerbitzua da, bitarteko telematikoen bidez erakundeen arteko informazino trukea errazteko.
Zerbitzu honek honako jarduera alorrak hartzen ditu: Kotizazinoa, Afiliazinoa eta Aldi Baterako Ezintasunaren Alta eta Baja parteen bialketea.
Herri Urratsi laguntzeko deia egin dabe, 'Gu ere lakuko' kanpainearen bidez
2011-03-01 14:36 Euskerea berbagaiIgazko Herri Urratsek ez eban espero zan emoitzea ekarri, euri zaparraden erruz, nahi baino jente gitxiago hurreratu zalako Senpereko lakura, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaira. Aurtengo Herri Urrats arrakastatsua izan daiten eta Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea ezinbestekoa dan ideia gizarteratzeko, ekitaldi ugari antolatu ditue datozan asteetarako Hego Euskal Herrian.
Euskaltzaindiaren 'Euskera' agerkaria ISOC-eko datu-basean
2011-03-01 11:36 Euskerea berbagaiEuskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.
Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon egingo da, martiaren 19an
2011-03-01 10:07 Euskerea berbagaiMartiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEk egitarau zabala atondu dau: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar.
Topagunea euskera alkarteen mobimentuaren eragiletzan sakontzeko asmoz
2011-02-28 10:09 Euskerea berbagaiIa ehun euskera alkarte eta berrehun bat lagun batu ziran zapatuan Bilboko Alondigean XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren inguruan. Azkenengo hilabeteak gogoeta prozesu parte-hartzaile baten buru-belarri emon ostean, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren oinarriparrak txostena onartu eben batzarrean.
Euskaltzaindiak Joseba Intxaustiren eta Mikel Zalbideren liburu bana argitaratu ditu
2011-02-25 10:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak liburu barri bi aurkeztuko ditu gaur hilak 24 Bilboko Plaza Barriko egoitzan: Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainaren Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Mikel Zalbide euskaltzain osoaren Euskararen Legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa.
Eresbilek V. Juan Zelaia Letamendia beka deialdia egin dau, ikerketa musikaletan euskerea sustatzeko asmoz
2011-02-22 16:19 Euskerea berbagaiKulturearen aldeko Euskal Fundazinoaren babesa dauka bekeak eta 9.000 euro emongo ditu. Proiektuak maiatzaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira.
UPV/EHUk eta Cilengua-k Donemiliaga Kukulako ondarea ikertzeko hitzarmena sinatu dabe
2011-02-21 13:00 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeak eta Donemiliaga Kukula Fundazinoaren Cilengua-k (Espainiar Hizkuntzaren Nazinoarteko Ikerketa Zentroa) lankidetza-akordioa aurkeztu dabe Logroñon.
Korrika 17ren unitate didaktikoa honezkero eskuragai
2011-02-17 17:54 Euskerea berbagaiUnitate didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako preparautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea.
Gazte getxotar batek irabazi dau 'Gidabaimena euskeraz' kanpainan zozketatutako bidaia
2011-02-16 11:11 Euskerea berbagaiJoseba Legarreta González 19 urteko gazte getxotarrak irabazi dau Gidabaimena euskeraz kanpainan zozketatutako Interrail lau personentzako bidaia. Kanpainea hainbat udalek antolatu eben igaz, gidabaimena euskeraz preparetea eta azterketea egitea bultzatzeko helburuagaz.
Nahi dudalako! batxillergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea abian da
2011-02-15 17:44 Euskerea berbagaiNahi dudalako! kanpainearen nondik norakoak webgunean topauko ditu interesdunak eta gazteak webgune horretara bideratzeko 6400 eskuorri banatuko ditue Bizkaiko 37 udalerritan.
Bilboko Udalak ELEBI abiarazo dau herritarrakaz hartu-emon zuzenak dituen udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko ekimena
2011-02-15 14:41 Euskerea berbagaiHorretarako ELEBI logotipoa sortu dau. Ikur hori uriko zortzi barrutietako udaltegietako informazino guneetan, udal eraikinetako Informazino Bulegoetan eta Udal Sareko Liburutegietan jarriko da. Persona elebidun bat udal bulegoetara doanean, leku horretan udal langileagaz euskeraz egin leikela jakingo dau, eta harek euskeraz erantzungo deutsola.
Euskerazko hedabideak pausu barriak emoteko prest agertu dira Donostian
2011-02-15 14:38 Euskerea berbagaiEuskerazko komunikabideek agerraldi bateratua egin dabe gaur 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
Aurtengo Herri Urratserako kantua Berri Txarrak taldeak egin dau 'Laku bat munduan' leloa ardatz hartuta
2011-02-11 10:53 Euskerea berbagaiSustrai Colina bertsolariarenak dira berbak, Claire Lacarra (Izate taldearen kantarixa) kantuan agiri da eta Berri Txarrak taldeak atondu dau kantua doinuz.
Adintxikikoak protagonista Internet Seguruaren Nazinoarteko Egunean
2011-02-08 12:13 Euskerea berbagaiInternet Seguruaren Nazinoarteko Eguna da gaur. Aurtengo edizinoaren gaia bizitza birtuala da.





















Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...