Ibilaldia´10en kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue
2010-02-25 14:28 Euskerea berbagaiBermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dau Ibilaldiaren 32. edizinoa eta, ardura horreen artean, jaia alaituko dauen kantea be badago, gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabena. Horregaz batera, bideoklipa be aurkeztu dabe. Korrontzi taldearen buru dan Agus Barandiaranek jaso eban ikastolako Jose Muruaga irakaslearen eskutik kantea egiteko proposamena eta erantzuna baiezkoa izan zan. Bideoklipaz, barriz, Javi Elortegi zine-zuzendaria arduratu da.
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian
2010-02-24 13:10 Euskerea berbagaiJardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan dabilzanei zuzentzen jake eta ikerlarien, unibersidadeko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazinoan euskerearen normalkuntzan dabilzanen topagune izatea dau helburu.
Udaltop II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an
2010-02-18 16:55 Euskerea berbagaiAurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako.
Datorren ikasturteko ikasle barrien % 75ak D ereduan ikasiko dau
2010-02-17 10:15 Euskerea berbagaiHaur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek egin dabe aurrematrikulea Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horreetatik, 18.240 ikasle barriak dira. Ikasle barri horreetatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diran ereduak eskatu ditue.
Lan eskaintza publikoetan euskerearen balioa gitxitzeko eskatu dau EAEko Legebiltzarrak
2010-02-12 13:44 Euskerea berbagaiEtorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskeraren ezagutza mailearen pisua gitxitzea gura dabe PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzeari horretara bideratutako eskaerea egin deutse, EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenagaz.
Euskerea sustatzeko Irati plan estrategikoa onartu dabe Berrizen
2010-02-11 14:22 Euskerea berbagaiEuskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia ardatz, hizkuntzearen normalizazinoa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da onartutakoa. Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira.
BFAk eta Azkue Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-02-11 12:55 Euskerea berbagai Fundazinoaren Patronatuko kideak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea eta Deustuko Unibersidadea dira.Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.
'Euskerea, eskaintzarik onena', merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko baliabideak martxan
2010-02-11 12:07 Euskerea berbagaiBizkaiko 16 udalek eta 2 mankomunidadek sustatu dabe egitasmoa eta helburu nagusia da merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzea merkataritzako edozein arlotan.
Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2010-02-10 17:06 Euskerea berbagaiLankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz).
Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak
2010-02-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako
2010-02-08 11:48 Euskerea berbagaiHazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.
'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon
2010-02-05 14:04 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.
Abizenak euskal grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dau UEMAk
2010-02-05 13:36 Euskerea berbagaiUEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera.
HPS aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest takografoaren kasuan
2010-02-03 11:36 Euskerea berbagaiTakografoaren diskoan data euskeraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso dauen kamiolariaren kasuak zeresana emoten jarraitzen dau. Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak adierazpena plazaratu dau horren harira, bere aholkularitzea eta kolaborazinoa eskaintzeko prest dagoala azalduz.
ETB1eko ikus-entzunezko itzulpen-lanen azterketea egin dau Josu Barambones Zubiriak
2010-02-02 14:49 Euskerea berbagaiEIZIEko kide eta EHUko irakasle Josu Barambones Zubiriaren doktore-tesiak ikus-entzunezko euskerazko itzulpengintzearen alorrean dagoan hutsunea bete nahi dau. Lanaren izenburua 'La traducción audiovisual en ETB1: Estudio descriptivo de la programación infantil y juvenil' da.
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain barriak izentau ditu
2010-02-02 09:18 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain barriak izentau zituan, danetara 11: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
'Erandioko leku-izenak' toponimia-lana aurkeztu dabe
2010-01-27 14:04 Euskerea berbagaiLiburu hau Erandioko toponimoak eta herriko agiriko hizkuntza-paisajea normalizetako egin dan lanaren azken emoitza da, eta, beste batzuen artean, normalizazinorako arrazoiak azaltzea edota kale izendegian egindako aldaketei buruzko informazinoa zabaltzea ditu helburu nagusiak.
Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua eta Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsino elektronikoa aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak
2010-01-27 13:07 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak azken urtean hil diran euskaltzainak omenduko ditu (Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta).
Arlo juridikoan euskerearen erabilerea normalizetako hitzarmena sinatu dau Jaurlaritzeak
2010-01-27 10:40 Euskerea berbagaiZuzenbidearen Euskal Akademiagaz (ZEA) eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeagaz (HAEE) sinatutako hitzarmenari esker, helburu bi lortu gura dira: komunikazinoaren teknologien bidez zuzenbide orokorra eta, berenberegi, euskal zuzenbide zibil eta autonomikoa euskeraz eta gaztelaniaz jentarteratzen laguntzea; eta zuzenbidearen munduan euskerearen erabilerea normalizetea.
Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin deutso Euskaltzaindiari
2010-01-22 09:38 Euskerea berbagaiConsumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa, eta lau hizkuntzatan emoten ditu emoitzak (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazinoak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dabe corpusa Eroskirentzat.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...