Dada Company-ren 'Kokorikoko' ipuina heldu da

Bizkaie! 2012-03-15 16:49   Euskerea berbagai

Kokorikokok, animalien izenak ikasteko liburu barritzaile honek, gurasoak umeakaz aisialdi alai eta goxo bat igarotea dau helburu. Ipuin hau animalien eta honeen inguruan dagozan elementuen izenak eta oinarrizko kontzeptuak euskeraz barruratzeko sortua izan da.

Kokorikoko etxe-abereen eta basapiztien izenak, soinuak eta horreen ingurunea ikasteko iPhone, iPad eta iPod Touch-erako garatua izan dan haur-ipuin interaktibo zoragarria da.
Dada Company-k, umeentzako liburu elektronikoen argitaletxeak, Kokorikoko ipuina atara dau Yago Juez ilustratzailearen laguntzaz. Liburu hau iPhone, iPad edota iPod Touch-rako garatua izan da eta Apple Store-an topau daiteke.

Kokorikokok, animalien izenak ikasteko liburu barritzaile honek, gurasoak umeakaz aisialdi alai eta goxo bat igarotea dau helburu. Ipuin hau animalien eta honeen inguruan dagozan elementuen izenak eta oinarrizko kontzeptuak euskeraz barruratzeko sortua izan da.

Kokorikoko 14 pantaila alkarreragilez osoturiko istorio alai bat da, pantaila bakotxean animalia desbardinen jakingarriak eskaintzen dituana: animalien izenak, soinuak, euskerazko onomatopeiak eta honeen ingurunean topau daitekezan elementu barrien izenak.

Esaldi laburrak eta errazak erabiliz, gaztetxuek Kokorikoko ipuinaren edukia ulertu eta barruratuko dabee. Gainera, agertzen diran izenak entzun, irakurri eta horreen ahoskerea zein dan jakin ahal izango dabe, euskerazko berbak errazago barruratuz. Horrezaz gan, interaktibidadea, musikea eta soinuak balio gehigarriak dira ikasketa-ipuin honetan.

Animazino interaktiboaren bidez, ume bakotxak behar dauen abiaduran barruratuko ditu Kokorikokon agertzen diran berbak: egoera desbardinetan agertzen diran animaliak eta gauzak ikutuz, horreen izenak zelan idazten diran ikusi eta zelan ahoskatzen diran entzun ahal izango baititue nahi beste aldiz.

Ipuin zoragarri honegaz etxeko txikitxuek, eta gurasoak be, olgetan euskerea ikasteko aukerea izango dabe.

Kokorikoko ipuina iPad, iPhone eta iPod Touch-entzat sorturiko aplikazino bat da eta 2,99 euroan mundu osoko App Storetan erosi daiteke.


Dada Company

Liburugintza ilustratuaren eta eduki alkarreragilearen barrikuntzara edegia dagoan argitaletxea da. Sensibilidade artistiko desbardinak jaso eta mundua, eta geure burua be, ikusteko era barriak eta desbardinak kontuan hartzen dituan egitasmoa da.

Dada Company-k umeak hezitzeko eta dibertiduteko kalidadezko aplikazioak eskaintzen ditu, gurasoei beren semeakaz ikasteko esperientzia aberasgarri bat aurkeztuz. Familia osorako dibertimendu eta ikaskuntza ziurtatua.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politika Sailburuodetzeak euskerea teknologia barrietan sustatzeko dauen ekimenaren bidez gauzatu ahal izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu