Getxoko Udalak merkataritzan erabilten dan euskereari buruzko azterketa soziolinguistikoa egingo dau

Bizkaie! 2012-03-13 13:37   Euskerea berbagai

Kontsumitzaile getxotarren ohiturei buruzko datuak batuko ditue, besteak beste, euskerea jakiteak zelako eragina dauen erostera joaterakoan edo euskeraz artatu ahal izateak kalidade handiagoko komertziotzat hartzen dan ala ez.

Getxoko Udalak datozen egunotan udalerriko merkataritzan euskerearen eguneroko erabilereari buruzko azterketa soziolinguistikoa egingo dau, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan euskerearen presentzia ezagutze aldera. Kontsumitzaile getxotarren ohiturei buruzko datuak batuko ditue, besteak beste, euskerea jakiteak zelako eragina dauen erostera joaterakoan edo euskeraz artatu ahal izateak kalidade handiagoko komertziotzat hartzen dan ala ez.

Azterketeak 2003ko urteko ikerketan lortutako datuak gaurkotzeko balio izango dau eta baita Udalak etorkizunean aurrera eroan beharreko jarduerak zehazteko be. Lortzen diran emoitzei esker, udalerriko merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan euskerea kalidade elementua be izan daiten laguntzeko baliabide egokiak eukiko doguz azaldu dau Koldo Iturbek, Euskara Zerbitzuko zinegotzi arduradunak.

Azterketa soziolinguistikoa, alde batetik, analisi kuantitatiboaren bitartez eroango da aurrera, bost inkestatzaileren eskutik. Horreek, era egokian identifikauta, datozen egunotan udalerriko auzoetako dendaz denda eta ostalaritzako establezimenduz establezimendu joango dira inkestak egitera. Aurretik Imanol Landa alkatearen eskutitza jaso dabe, ekimenaren barri emoten. 2.727 komertzioetatik, 333ra joango dira (180 Algortan/Andra Marin eta 153 Areetan/Romon); ostalaritzako establezimendu guztiei (386) egingo deutsee inkesta bana eta azkenik, umeentzako eta gazteentzako dendei arreta berezia eskainiko jake euskerearen ezagutza handiena daben herritarren taldeak diralako eta horregaitik euren artean euskerearen erabilerea sustatzeko ahalegin handiago egin behar dogu zehaztu dau Koldo Iturbek. Mota honetako 475 denda dagoz eta horreetatik inkestak 245ean egingo ditue (133 Algortan/Andra Marin eta ganerakoak Romon/Areetan).

Bestalde, analisi kualitatiboa be egingo da, hainbat alkarrizketa personalen eta bi talde-dinamikearen bitartez. Talde bakotxa 7-9 lagunek osotuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu