Eusko Jaurlaritzeak eta Bordeleko Euskal Etxeak euskerea ikastea bultzateko hizarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-03-13 16:35   Euskerea berbagai

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Bordeleko Euskal Etxeko arduradun David Mujikak Bordelen euskerea ikasi nahi dabenei behar dituen baliabideak eskura ipinteko hitzarmena sinatu dabe. Gaur egun, munduko lau kontinentetako 23 herrialdetako 65 euskal etxetan 2.500 heldu eta 1.500 ume euskerea ikasten dabilz.

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Bordeleko Euskal Etxeko arduradun David Mujikak Bordelen euskerea ikasi nahi dabenei behar dituen baliabideak eskura ipinteko hitzarmena sinatu dabe. Gaur egun, munduko lau kontinentetako 23 herrialdetako 65 euskal etxetan 2.500 heldu eta 1.500 ume euskerea ikasten dabilz; ganera, 23 unibersidadetan euskerea ikasi daiteke.

Eusko Jaurlaritzeak eta Bordeleko Euskal Etxeak adostutakoaren arabera, 60 lagun inguruk euskerea ikasteko aukerea eukiko dabe, danetara 1.000 eskola-ordu inguru finantzauko ditue. Ikasleetako batzuk euskal jatorria daukielako hurreratzen dira euskerara, beste batzuk euskerea sano berezia begitantzen jakelako, eta hizkuntzearen inguruan jakin-min handia dabelako; eta badagoz euskerea ikasten ebilen nonor ezagutu, eta eurak be animau egin diranak.

Irakasle-taldearen trebakuntzea HABEk eta Bordeleko Euskal Etxeak adostuko dabe. HABEren ardurea izango da irakasleen eguneroko lan-jardunerako materiala emotea.

Euskarearen irakaskuntzea eta ikaskuntzea nazinoartean bultzatzeko helburua daukan Euskara Munduan programearen barruan dago hitzarmena. Programearen helburu nagusia kanpoko euskera eragileei, batez be euskal etxeen inguruan antolatuta dagozanei, euskarearen irakaskuntzea eta ikaskuntzea prozesuetan laguntzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu