Mikel Laboa, Martin Olazar zein Bilintx 'Bidegileak' bilduman
2011-04-06 15:54 Euskerea berbagaiMartin Olazar Uribe, Mikel Atxaga Fernandez, Jose Maria San Sebastian Latxaga, Mikel Laboa Manzisidor, Frantzisko Inazio Lardizabal Urretabizkaia, Jean-Pierre Duvoisin, Emile Larre, Maria Pilar Lasarte Zubitur, Indalezio Bizkarrondo Bilintx, Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar, Pedro Mari Otaño Barriola eta Antonio Zavala Echeverria dira bidegile barriak.
Mondragon Unibertsitateak bi mila eurogaz sarituko dau ikasturte amaierako euskerazko proiekturik onena
2011-04-04 17:50 Euskerea berbagaiSariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan.
'Elgoibarko ahozko euskara' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2011-04-04 15:30 Euskerea berbagaiBere doktore-tesian oinarritutako liburua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, aurkeztu dau Jesus Mari Makazaga egileak. Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak be banatu dira.
'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei
2011-04-04 15:15 Euskerea berbagaiGida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.
Getxoko Udalak ostalaritzan euskerearen presentzia zabaltzeko jarduerak abiarazo ditu
2011-03-30 15:51 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak GetxOnegin ekimenaren barruan jarduera batzuk jarri ditu martxan, ostalaritza alorrean euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, hainbat ostalariek urte osoan zehar hizkuntzearen presentzia indartzeko baliabideak erraztea eskatu ondoren.
Getxoko 53 kultur alkartek sinatuko dabe 'Gehitu Kultura', euskerearen erabilerea sustatzeko egitasmoa
2011-03-25 11:38 Euskerea berbagaiOrain kultur alkarteen txandea izango da eta helburuak honako honeek dira: kultur jardueretan euskerearen erabilereari aukerak zabaltzea (euskerea dakitenek erabil deien; ikasten dabilzanek praktiketako aukerak izan deiezan eta ez dakitenen artean interesa sustatzeko) eta ume eta gazteei begira antolatzen diran kultura jarduerak euskeraz egitea bultzatzea.
Koldo Mitxelenaren lan guztiak bilduma batean batu ditue
2011-03-24 10:16 Euskerea berbagaiJoseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzallus UPV/EHUko irakasleek zortzi urte emon ditue Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak batzen eta euren edizinoa atontzen. Hamabost liburukitan jaso dabe euskal filologoaren lan osoa.
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da
2011-03-23 16:32 Euskerea berbagaiFernado Mendizabal Mujika euskaltzain urgazlea atzo hil zan, martiaren 22an, Donostian, 76 urte zituala. Mendizabalen aldeko hiletea gaur izango da, martiaren 23a, 18:00etan, Donostiako Atotxako Frantziskotarren parrokia eleizan.
Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz
2011-03-23 14:04 Euskerea berbagaiUme eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Euskaltzaindiaren lana autortu eta 'Zenbait gazte ausart' film luzea aurkeztuko dabe barikuan, Euskaltzaindiaren historiari buruzko lana
2011-03-23 11:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia izango da aurten Korrikak omenduko dauen eragilea eta, horren harian, datorren barikuan, hilak 25, euskerearen iraupenaren eta erabilerearen alde Euskaltzaindiak egin dauen lana autortzeko ekitaldia izango da Donostiako Kursaal jauregian.
Bermeoko Udala lehenengo postuan dago Kontseiluaren Hizkuntz Politiken II. Neurketan
2011-03-22 16:31 Euskerea berbagaiKontseiluaren ustez Bermeoko Udala hizkuntz politikearen planifikazinoan eredugarria da, Bermeoko Udalak euskerearen alde egiten dauen apostu sendoaren isla.
Azkue Sariak banatu ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
2011-03-22 14:53 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan banatu ditue 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, eta idazle gazteak literatura mundura erakartea da asmo nagusia. BBK eta Euskaltzaindiaren arteko 2011rako lankidetza hitzarmena be gaur sinatu dabe.
Ikasleen % 59k D eredua aukeratu eban igaz EAEn
2011-03-21 17:06 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorreko ikasleen %59k D eredua aukeratu eban 2009-2010 ikasturtean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazo dauenez. B ereduan, barriz, % 23k emon eben izena, eta A ereduan, %18k.
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ebaluetako prozesuaren zehaztasunak argitaratu ditue
2011-03-21 11:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu barri da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2011ko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea edegiteko Agindua. Aurten 30 erakundek parte hartuko dabe.
Jagonet Euskaltzaindiaren kontsulta eta aholku zerbitzuak 10 urte bete ditu
2011-03-17 17:42 Euskerea berbagaiJagonet Euskaltzaindiaren kontsulta eta aholku zerbitzuak 10 urte bete ditu. 2001eko martian abian jarri zanetik, 835.517 bisitarik kontsultau dabe Jagoneteko galde-erantzunen datu-basea. Bestalde, hamar urteotan, posta elektronikoz galderak bialdu dituen 10.513 lagunek hartu dabe erantzuna.
Euskerazko bideo laburren BBKklip lehiaketea martxan dago honezkero
2011-03-17 13:59 Euskerea berbagaiGaur eguneko joerak ezagutzea eta gazteen interesetara hurreratzea ezinbestekoak dira euskerearen etorkizunerako, BBKklip lehiaketako antolatzaileen esanetan, eta horregaitik aukeratu dabe bideo laburren formatua eta Youtuberen bitartekaritzea; bideokamereagaz zein eskuko telefonoagaz grabau daitekez lanak.
Bilboko Udaleko telefonozko aldi bereko itzulpen zerbitzuak 5.000 minutu kudeatu ditu hizkuntza-bitartekaritzan
2011-03-16 11:20 Euskerea berbagaiAldi bereko dobako itzulpen zerbitzu hau telefono-terminal baten bidez egiten da. 2007ko amaieran abian ipini zan Bilboko Udalaren barruti-zentro guztietan, hasieran 32 hizkuntza erabiliz, eta gaur egun 50 baino gehiago.
Gazteen flashmoba, Harrapazank programearen nobedaderik erakargarriena
2011-03-15 14:01 Euskerea berbagaiTopaguneak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dabe Harrapazank, gazteentzako euskerazko jarduera parte-hartzaileen egitaraua. Urtarrilean hasi ziran ekintza batzuk eta apirilera arte iraungo dau seigarren edizino honek.
Korrika Bartzelonan
2011-03-15 10:48 Euskerea berbagaiHilaren 16an helduko da Korrika 2011 Bartzelonara, hamaika ekitaldi kulturalegaz batera. Egitarau ederra antolatu dau Bartzelonako Euskal Etxeak: kontzertuak, berbaldiak, jaiak eta abar.
Etxepare Institutuak bere espiritua eta filosofia erakutsiko ditu Bilbon, 'At!' ikuskizunaren bitartez
2011-03-14 16:45 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga and.ak esan dau bihar Arriagan protagonismoa sortzaileek izango dabela, Etxepare Euskal Institutua Euskal Herrian egiten dan lana munduari erakusteko bitartekoa baita. Era berean, kulturearen inguruan eta guztiona dan helburu baten inguruan ahots desbardinak alkartzeko ahalegina azpimarratu dau.














Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...