Andolin Eguzkitza zana gogoan, Santurtziko Mamariga kulturgune barrian
2011-12-15 10:20 Euskerea berbagaiMamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.
Mamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.
Santurziko kulturgune barrian Eguzkitzaren omenezko panela ipiniko dabe; bere bizitzearen zertzelada batzuk gogoratzeaz gan, harek idatzitako liburuen barri be izango da.
Horrezaz gan, Euskera agerkaria erakusketa zabalduko dabe, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai. Erakusketak 92 urte bete dituan Euskera agerkaria Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak aztertzen ditu. Erakusketea Euskaltzaindiak antolatu dau, BBKren laguntzinoagaz. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da komisarioa. Gida-liburua be argitaratu dabe, lau hizkuntzatan: euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Euskera agerkaria hainbat lekutan izan da ikusgai: Bilboko eta Donostiako Liburu Azoketan, Jean-Baptiste Battittu Coyosen sarrera-ekitaldian, Maulen, eta Gasteizko Artium Museoan eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!