'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak
2011-12-02 14:48 Euskerea berbagaiBernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.
Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.
Aurkezpenenean erakunde bietako ordezkariak izan dira: Legebiltzarraren Mahaia osatzen daben kideak Arantza Quiroga buru ebela, batetik, eta Andres Urrutia eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren euskaltzainburua eta idazkaria, bestetik. Kintana liburuaren koordinatzailea eta edizinoaren arduraduna izan da. Liburuak Quirogaren eta Urrutiaren berbaurreez gan, Kintanaren testu bat be badauka, Etxepareren bizitzea eta obrearen inguruan.
Liburuaren edizino berria egiteko asmoa Euskara jalgi hadi plazara erakusketearen ondorioz sortu zan. Erakusketea Euskaltzaindiagaz batera antolatu eban Legebiltzarrak, eta aurtengo zezeiletik martira arte egon zen ikusgai erakunde horren egoitzan. Bertan, Bernard Etxepare-ren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale originala erakutsi zan lehenengo aldiz Euskal Herrian; liburua Frantziako Biblioteka Nazionalean dago, Parisen, eta Gasteizko erakusketara ekartea erabagi zanean digitalizau zan. Erakusketearen komisarioa Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria izan zan.
Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea pozik agertu da Euskaltzaindiagaz egin dan alkarlanagaitik eta ohoretzat hartu dau argitalpen barriaren aurkezpena egin izana: Etxeparek nahi eban lez, dokumentu honen bidez agertu nahi dau gu harro gagozala geure hizkuntzaz, geure sustraiez, geure bilakaera historikoaz.
Andres Urrutiak be adierazo dau bere poza. Liburuaz hitz egin dau, eta, besteren artean, Etxepareren testuaren itzulpenen garrantzia azpimarratu dau: Euskal letretan ezinbesteko dan testu hau, munduko beste hizkuntza batzutan be argitaratzen da, hizkuntza horrek dira-eta euskaldunok beste kultura batzuen barri izateko tresnak, eta beste herritar batzuek be gurea ezagutzeko, mundu orokor eta orotariko honen barruan.
Azkenik, Xabier Kintana urte hasieran Legebiltzarrean egin zan erakusketeaz berba egin dau : Euskal Parlamentuak eta Euskaltzaindiak alkarlanean argitaratzen daben oraingo edizino honegaz, urtearen hasieran XVI-XVII. mendeetako euskal literaturaz berton eskainitako erakusketearen osogarri, faksimile barria eskaintzen da. Berau teknologiaren azken aurrerapenez prestau da, eta aldean espainiera, ingeles, frantses, aleman eta italierazko itzulpenak dakarz, Nafarroa Behereko euskal idazlearen poemak mundu zabalean ezagutarazoteko, egilearen nahia betez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!