Agortuta egozan Mikel Zarateren eta Pablo Zamarriparen aspadiko lanak berrargitaratu ditu Mendebalde Alkarteak

Bizkaie! 2011-12-08 14:37   Euskerea berbagai

Harribitxi bi aurkeztu ditu Mendebalde Alkarteak Durangon: Mikel Zarateren Influencias del vascuence en el habla castellana (Bigarren argitaraldia) eta Pablo Zamarriparen Manual del vascofilo (Hirugarren argitaraldia), biak be aspaldi agortuak.

Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azokan harribitxi bi aurkeztu ditu Mendebalde Alkarteak: Mikel Zarateren Influencias del vascuence en el habla castellana (Bigarren argitaraldia) eta Pablo Zamarriparen Manual del vascofilo (Hirugarren argitaraldia), biak be aspaldi agortuak.

Horrezaz gan, barrikuntzen artean, Euskalingua aldizkari elektronikoaren azken alea, 18-19. alea be Mendebalderen apalean dago bizkaieraz idatzitako liburu eta ikerketa lanen artean.

Mendebalde Kultura Alkartea euskal kulturaz, tradizinozko euskal hizkuntzaz eta gaur egungo berbeta biziaz egin daitekezan era guztietako lanei begira sortu zan.

Taldearen helburuak bitarikoak dira; alde batetik, Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, holan euskerea bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu