Abenduak 3, Euskerearen Eguna: ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria 2011-12-02 15:31   Euskerea berbagai

1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna izentau eben egun haretatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada.

1949an, Eusko Ikaskuntza erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskerearen Nazinoarteko Eguna izentau eben egun haretatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gan, gure hizkuntzeagazko dogun konpromisoa berresteko eguna be bada.

Danon ahaleginari esker ibilitako bide luze honetan, 1982 urtean onartu zan Euskerearen Legea. Lege hau, euskal hizkuntza berreskuratzeko prozesua bultzatzeko oinarria izan da. Egun honetan, arau haren balorea azpimarratu beharra dogu: arau hori, inoiz euskal normalizazinoaren esparruan lortu izan dan adostasun zabalenari esker onartuta, euskal gizarteak euskerearen eta bizikidetzearen alde mantentzen dauen konpromiso sendoaren islarik nagusiena da.

Herritarrei eta euskal erakundeei jagoke, era progresibo eta orekatuan, lege honek barruan dituan ahalmen ugariak garatzea: alde batetik, euskerearen garapena handitzea presentzia eskasa dauen esparruetan; eta bestetik, orain arte egin dan bidean lortutako hiztun barrien beharrizanak asebeteteko egokitzea.

Persona bakotxaren hizkuntza aukereagazko errespetua lehenetsi behar dogu, eta ahaleginak egin behar doguz nahi dauen guztiak euskerea ikasteko aukerea euki daian, holan nahi dauenak euskeraz ikasteko aukerea izateko; eta edozein esparrutan, eremu pribatuan zein publikoan, euskerea erabilteko dauen eskubidea autortu eta errespetau egin behar jako. Azken finean, euskerearen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Holan nahi dauenak euskeraz biziteko modua izan daian.

Ondorioz, gure hizkuntzaren indartzea eta normalizazioa ezinbesteko ditugun helburuak geureganatu behar ditugu: herritar bakoitzaren konpromisoa euskarari balioa eta erabilera eman diezaion bere inguru hurbilenean; herri erakundeen inplikazioa, bizikidetza eta bakoitzaren hizkuntza aukera errespetatuta, euskararen ezagutza, transmisioa eta erabilera, egoera orotan susta ditzaten.

Honeek guztiak dira ezinbestekoak, gero eta euskal gizarte libreagoa eregiten joateko, gero eta alkartuagoa gero eta orekatuagoa. Eta hola adierazoten dot 2011ko Euskerearen Nazinoarteko Egunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu