8.000 euro gehiago euskerea ikasteko eta sustatzeko
2011-12-27 10:20 Euskerea berbagaiDiru kopuru hori aurretik onartutako 108.000 euroen kopuruari gehitu behar jako eta holan, Getxoko Udalak 2011n danetara 116.000 euro zuzenduko ditu euskerea sustatzeko urteroko egitasmora, euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko helburuagaz.
Getxoko Udalak euskerea sustatzeko eta ikasteko diru-laguntzetara zuzendutako diru kopurua 8.000 euroan gehitzea erabagi dau, herritarren eskaerei aurre egin ahal izateko. Diru kopuru hori aurretik onartutako 108.000 euroen kopuruari gehitu behar jako eta holan, Udalak 2011n danetara 116.000 euro zuzenduko ditu euskerea sustatzeko urteroko egitasmora, euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko helburuagaz. Getxotarren eskaerak handitu egin dirala ikusita, segurutik larrialdi ekonomikoak sortu dituan estutasunakaitik, Udalak diru-laguntzinoen kopurua handitzea erabagi dau, Koldo Iturbe, Euskara zinegotziak jakinarazo dauenez.
Udalak honako laguntzinoak emoten deutsez getxotarrei: euskerea ikasteko; familia giroan euskerea sustatzeko; udaleko, erakunde autonomoetako beharginei eta zinegotziei euskerea ikasteko; merkatariei eta aisialdiko alkarteetakoko begiraleei; gidabaimena atarateko azterketea euskeraz egiteagaitik; aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko; Udako Euskal Unibersidadeak, UEUk antolatzen dituan ikastaroetara joateko; errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialak euskeraz ipinteko eta alkarteen irudia euskeraz jarteko.
Horrezaz gan, Itzulpen zerbitzua, aurkezle euskaldunen zerbitzua eta aldibereko interpretazino zerbitzua be eskainiko ditu Udalak kultur alkarte, ikastetxe eta gizarte-intereseko bestelako taldeentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!