Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Euskaltzaindiak programa-kontratua sinatu dabe

Bizkaie! 2010-11-26 14:14   Euskerea berbagai

Asmo nagusiak ondokoak dira: batetik, Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritza, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako Foru Aldundien arteko lankidetzarako oinarri orokorrak finkatzea; eta, bestetik, Euskaltzaindiaren etorkizuneko jarduna bermatzeko, alderdi bakotxak bereganatzen dituan konpromiso materialen zein finantziazinoaren arloen esparrua arautzea.

Jean-Baptiste Coyos euskaltzain izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-11-26 13:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren izentau dabe euskaltzain Jean-Baptiste Coyos. Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek proponidu eben Coyos.

Merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoten dauen katalogoa zabaldu dabe Getxon

Bizkaie! 2010-11-26 10:55   Euskerea berbagai

Getxoko Udala euskerazko produktuen katalogoa eta horren barri emoten dauen Imanol Landa alkatearen gutuna bialtzen hasi da udalerriko 0 eta 18 urte bitarteko 8.500 familiari, Gabonetara begira merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoteko.

Datorren zapatuan jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketea

Bizkaie! 2010-11-25 13:48   Euskerea berbagai

Hogeta hamabost lehiakide txapelaren alde

LUMA aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren zapatuan, zemendiak 27. Euskerazko berba joko, berba kurutzatu eta denpora-pasa jokoak eskaintzen ditu hilero LUMA aldizkariak (108 zenbaki kaleratu ditu honezkero) eta laugarren aldia da txapelketa hori antolatzen dauena.

Bizkaiko 17 udalerri, hiru mankomunidade eta Foru Aldundia alkarlanean, Euskararen Egunean

Dabi Piedra 2010-11-24 13:51   Euskerea berbagai

Urtero legez, aurten be, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, hainbat udalerrik bat egin dabe, 'danok batera jarduteak programazino osoagoa egiteko aukerea emoten dau', Josune Ariztondo kultura diputaduak azpimarratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea Internet bidez zabaltzeko kanpainea jarri dau martxan Etxepare Institutuak

Bizkaie! 2010-11-24 11:06   Euskerea berbagai

www.euskaramundiala.net webgunearen bidez, herritarrek hamarnaka esaldi izango ditue eskura, besteak beste, esaera zaharrak, eguneroko berbak eta aho-korapiloak. Bide horretan, webgunera sartzen danak aukerea izango dau esaldi bat aukeratu, entzun eta, esaldi bera ahoskatuz, webcam bidez grabetako.

Deustuko Unibersidadeak Zuzenbide Zibilari buruzko hiztegi bat argitaratu dau

Bizkaie! 2010-11-23 14:30   Euskerea berbagai

Deustuko Unibersidadeak Vocabulario de Derecho Civil izenburuko hiztegia argitaratu dau, diziplina hori euskeraz ikastea errazteko asmoz. Hiztegian batzen diran berben euskerazko eta gaztelaniazko itzulpenek 'tresna praktiko eta zehatza' izan gura dabe beren jarduerea bi hizkuntzetan garatu gura daben Zuzenbide Zibilaren profesionalentzat.

'Euskera 2009, 54, 3' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-11-19 15:34   Euskerea berbagai

Gaur, zemendiaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egin ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, gazteak, aisialdia eta euskerearen inguruan. Jardunaldien barruan, Euskera agerkariaren zenbaki barria, Euskera 2009, 54, 3, aurkeztu dau Euskaltzaindiak.

Kontseiluak hizkuntza-politika eragingarriaren beharrizana azpimarratu dau

Bizkaie! 2010-11-19 14:55   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak igazko ikasturtean indarrean izan diran hizkuntza-politikak aztertu ditu. Datorren asterako, aurrera begira jarteko asmoagaz jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoerearen azterketa sakona egingo badau be, batez be azken garaian gertatutakoen inguruko azterketearen barri emon dau.

Espazio publikoetan euskerea sustatzea helburu dauen Kontalaria egitasmoa izango da zapatuan Mungian

Bizkaie! 2010-11-19 01:00   Euskerea berbagai

Kontalaria egitasmoaren helburu nagusia espazio publikoetan euskerearen erabilerea sustatzea da. Baina, horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu: euskerearen erabilereari balioa emotea, sormena lantzea, teknologia barrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko hartu-emonak eta komunikazinoa bultzatzea euskeraz.

AEK-k Korrika Laguntzailea kanpainea aurkeztu dau 'Korrikak laguntzaileak behar ditualako'

Bizkaie! 2010-11-17 17:37   Euskerea berbagai

Edurne Brouardek adierazo dauenez, 'Korrika laguntzeko modu asko dagoz, baina guk, gaur, bi nabarmendu nahi doguz, batetik jada martxan jarri doguzalako, eta bestetik guretzako oso garrantzitsuak diralako, batetik Korrika Laguntzailea kanpaina, eta bestetik Korrika materiala'.

Unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea aurreikusi dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-11-17 13:33   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritza euskera gaitasun titulazinoetan aldaketak aztertzen ari da. 2012an indarrean egon daitekez formula barriak, izan be, unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea da Blanca Urgellek zuzendutako sailaren amesetako bat; bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) D ereduan amaitzen dabenei euskera gaitasun titulu barri bat emotea, EGA baino maila bajuagoa autortuko leukena.

'Gazteak, aisialdia eta euskara' aztergai Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-17 12:14   Euskerea berbagai

Zemendiaren 19an, barikuan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Gazteak, aisialdia eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan dau Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Euskera Saria emongo da lehenengoz Getxon, Euskal Kulturearen Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-15 17:37   Euskerea berbagai

Aurtengo nobedadea Euskera Saria, euskerearen erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo personeari emongo jakon saria da.

Danetara, 44 enpresa eta erakundek jaso dabe Bikain Ziurtagiria

Bizkaie! 2010-11-12 13:46   Euskerea berbagai

Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak banatu ditue asteon Donostiako Kursaal Jauregian. Danetara, 44 erakundek jaso dabe ziurtagiria; horreetatik 19k goi-mailako urrezko Bikain lortu dabe; 14k tartekoa dan zilarrezkoa eta gainontzeko 11k oinarrizkoa (baltza). Lurralde banaketeari jagokonez, enpresa horreetatik 23 Bizkaikoak dira, 15 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak.

Berrizko leku-izenen mapak kultur etxean erakusgai jarri dira herritarren ekarpenak jasoteko

Bizkaie! 2010-11-11 11:32   Euskerea berbagai

Orain dala bi urte ekin eutson Berrizko Udalak proiektuari, baina azken urtebetean hasi da emoitzak jasoten. Euskaltzaindiaren tutoretzeagaz, bekadun bi ibili dira landa-lana egiten, jenteari galdezka, artxiboetan kontsultetan eta gaur egun zelan erabilten diran jasoten. Amesa Berrizko leku-izenak zehaztea da eta, beraz, auzo, mendi, erreka, leku eta baserrien izenak batu dira.

Euskerea erakundeetako informazino eta komunikazino teknologietan txertatzen laguntzeko jardunaldiak antolatu ditue

Bizkaie! 2010-11-10 13:03   Euskerea berbagai

Euskalitek eta Innobasquek alkarregaz antolatu daben Kalidade eta Bikaintasunaren Europar Astean parte hartuko dau Ziurtagiriaren Elkarteak, eta 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' izenburupean jardunaldia antolatu dau eguenerako, zemendiak 11, Gasteizen.

Galdamesek 'Udagoiena euskeraz' ospatuko dau

Bizkaie! 2010-11-09 17:09   Euskerea berbagai

Programearen helburu nagusia da herriko umeei euskerazko jarduerak eskaintzea, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be atara eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.

Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskerea' aztertuko ditu XV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-09 16:33   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira, bai eta dobakoak be, eta entzule legez nahi dauena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 18an amaituko da.

Martxan dagoz Bilboko Berbalagun taldeak

Bizkaie! 2010-11-09 14:37   Euskerea berbagai

Bilboko Erdialdeko Berbalagun taldeak osotu eta martxan jarten dabiz asteon. Hemendik aurrera, euskerea praktiketan ibiliko diran Berbalagun taldeak batzen hasiko dira izena emon daben beste lagunakaz, baina oraindino be zabalik dago aukerea egitasmoan parte hartu nahi dauenarentzat, AEKren edozein zentrotan edo Berbaizu eta Asapala alkarteetan izena emonda.

»» Ikusi argazki guztiak (2)