Leioan euskeraz berbalagunen bitartez
2010-10-18 18:20 Euskerea berbagaiBerbalagunen helburuak bi dira: Leioako euskaldunok alkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Euskeraz egin nahi dogunok, euskeraz egin ahal izateko espazioak sortzea azken batean.
Leioan euskaraz bizitea ez da erraza; berton bizi garenok aukera gitxi daukagu euskeraz berba egin ahal izateko, eta klasetik edo euskaltegietatik kanpo gitxitan egiten dogu euskaraz. Euskaldunok eta euskara ikasten ari garenok euskaraz berba egiteko aukera gehiago izan daigun, aurten Leioan euskerearen eragileok inoiz baino indartsuago dan berbalagun programea martxan dogu.
Leioako Euskara Zerbitzua, Berbalamiñe Euskara Alkartea, Lamia AEK Euskaltegia eta Mastitxu Udal Euskaltegia dira egitasmo honen sustatzaileak. Partaide guztion helburua Leioako ganerako talde, alkarte eta gizabanakoakaz alkarlanean hastea da, euskerearen normalkuntza prozesuan danon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.
Berbalagunen helburuak bi dira: Leioako euskaldunok alkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Euskeraz egin nahi dogunok, euskeraz egin ahal izateko espazioak sortzea azken batean.
Metodologia erraza da: edadea, zaletasunak, eta disponibilidadea kontuan hartuta laupabost laguneko taldeak osotuko dira. Euskeraz berba egiteko konpromisoa hartuta, talde bakotxak dinamizatzailea aukeratuko dau eta danon artean erabagiko dabe noiz, non eta zertarako batuu. Arruntena astean behin taberna batean batzea da, kafea hartzeko... baina aukera asko dagoz: kontzertuetara joan, antzezlanak ikusi, ikastaroak egin eta berbalagunaren inguruan sortuko diran ekintza desbardinetan parte hartzea.
Astean ordubete eukitzea nahikoa da berbalaguna izateko. Beraz atxakiarik ez, izena emon nahi dauenak eskuorriak eta izen emoteko fitxak izango ditu eskuragarri herriko txoko desbardinetan. Eta behin fitxea beteta, Lamia Aek Euskaltegian, Mastitxu Udal Euskaltegian edo Udaleko Euskara Zerbitzuan itxi beharko dau. Izena emoteko beste era bat, geugaz zuzenean kontaktuan jartea da honako bide honeek erabiliz: e-mailez: leioa_berba@aek.org edo telefonoz: 607 632 655. Urrian zehar aurkezpenak egingo doguz, batez be, herriko euskaltegietan eta izena emon dauen jentearen disponibilidadearen arabera antolatuko dira taldeak. Zemendian batzen hastea da helburua.
Horrezaz aparte, Leioako berbalagunok bloga izango dogu, argazkiak, azken barriak eta partaideen eretxiak zabaltzeko.
Informazino gehiago:
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!