Euskerea Londreseko The Language Show 2010 azokan
2010-10-18 14:47 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Kultura Saila Londresen izan da joandako astegoienean, The Language Show 2010 azokan. Urriaren 15ean hasi eta, hiru egunez, euskereak beste herrialdeetako hizkuntzakaz bat egin dau hizkuntzen erakusleiho dan azoka horretan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Londresen izan da joandako astegoienean, The Language Show 2010 azokan. Urriaren 15ean hasi eta, hiru egunez, euskereak beste herrialdeetako hizkuntzakaz bat egin dau hizkuntzen erakusleiho dan azoka horretan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Londresen izan da astegoienean, The Language Show 2010 hizkuntza azokarako preparau dauen Munduoro euskeraz stand-agaz. Azokea urriaren 15ean zabaldu eben eta hiru egunetan Jaurlaritzeak beste 160 erakusle gehiagogaz bat egin dau hizkuntza, kultura eta komunikazinoa hizpide dituan azokan.
Londresen batutako eragileek gehienbat hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzearen inguruan egiten dabe lan. Beraz, Jaurlaritzako ordezkariek egonaldia aprobetxau gura izan dabe euskerearen barri emon eta gure hizkuntzeagaz zerikusia daben hainbat arlori buruzko informazinoa eskaintzeko: euskerearen gaur egungo egoerea, araubidea, historia, euskerea ikasteko metodoak, gramatikak, eta abar.
Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariaren berbetan, mota honetako azokak oso baliogarriak dira 'euskerea eta euskal kulturea kanpora zabaltzeko eta munduko komunidade desbardinen artean euskerearen presentzia ezagutarazoteko'. Era berean, bisitea kanpoko hizkuntzen esperientziak ezagutu, ikasi eta euskerea bera aberasteko baliogarria izango dala azpimarratu dau Goenagak.
Londreseko hitzorduaren ondoren, datorren hilebetean Berlinera egingo dabe bisita, izan be, bertan, zemendiaren 19an, 20an eta 21ean Expo Lingua Berlin azokea egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!