Lanbide Heziketa arloko lehenengo euskerazko hiztegia kaleratuko dabe

Bizkaie! 2010-10-21 13:50   Euskerea berbagai

Laneki Lanbide Heziketa Sustatu eta Hobetzeko alkarteak Laneki: Lanbide Heziketarako Hiztegia aurkeztuko dau barikuan, Lanbide Heziketaren arloan egin dan euskerazko lehen hiztegi teknikoa.

Laneki Lanbide Heziketa Sustatu eta Hobetzeko elkarteak Laneki: Lanbide Heziketarako Hiztegia aurkeztuko dau barikuan, Lanbide Heziketaren arloan egin dan euskerazko lehen hiztegi teknikoa.

Hamar urteko lanaren emoitza da eta Euskadiko Lanbide Heziketaren barrikuntzearen aldeko apustuaren erakusle. Edozein erabiltzailek www.jakinbai.com webgunean kontsultau ahal izango dau, Laneki alkarteko iturriek jakinarazi dabenez.

Hiztegia aurkezteko ekitaldia 11:00etan hasiko da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta bertan izango dira Jose Luis Elorza Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria, Estibalitz Alkorta Gipuzkoa Foro Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia, Iñaki Konde Lanekiko presidentea eta Antxon Gurrutxaga Elhuyarreko Hiztegigintzako arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu