Kilometroak 2010, urriaren 3an, Lezon
2010-10-01 15:52 Euskerea berbagaiPasaia-Lezo Lizeoak azken urteotan izan dauen matrikula hazkundea dala eta, eraikin barri bat egiten dagoz Lezon eta proiektu hori finantzietako hartu dabe aurtengo Kilometroak jaia antolatzeko ardurea.
'Hona bostekoa' lemapean, aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu dau datorren domekan, urriaren 3an egingo dan Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaialdia eta honezkero dana dago prest.
Lezoko bost auzotan dagoz ikastolaren eraikinak, eta bost hamarkada bete ditu oraintsu Pasaia-Lezo Ikastoleak. Hortik dator aurtengo leloa: (h)ona bostekoa. Pasaia-Lezo Lizeoak azken urteotan izan dauen matrikula hazkundea dala eta, eraikin barri bat egiten dagoz Lezon eta proiektu hori finantzietako hartu dabe aurtengo Kilometroak jaia antolatzeko ardurea.
Horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu Lizeoak: umeen euskerazko hezkuntzea, euskal hiztun aktiboak izan daitezan, eta euskal curriculuma aurrera ataratea, ganerako ikastolakaz bat eginda.
Ikastolako hezkuntza komunidadea bizia danez, irudiari be bizia emotea erabagi dabe; horregaitik, Boxton izeneko maskota erabili dabe jaia promozionetako. Kilometroak 2010eko abestia Esne Beltza taldeak egin dau eta horren koreografia, Gotzon Poza ikastolako ikasle ohiak.
Kontuak kontu, aurtengo ibilbidea sei kilometrokoa izango da, sano ikusgarria, izan be, Jaizkibel mendia eta Aiako Harria bistan egongo dira. Bide guztia asfalto edo hormigoizkoa da.
Lezora heltzeko hainbat modu dagoz; autoz joan gura izan ezkero, 5.000 auto inguru hartzeko aparkalekauk dagoz prest baina antolatzaileek garraio publikoa erabilteko gomendatu deutsie bisitariei. Jaialdirako, Renfek bagoi kopurua bikoiztu egingo dau, eta ia hogei minutuan behin abiatuko dira trenak Lezo-Errenteriako geltokira. Lurraldebusek be zerbitzu berezia eskainiko dau Donostiatik, Oiartzundik, Irundik eta Hondarribitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!