Euskeraz egiten diran akatsak aztertu ditue EHUn, zuzentzaile automatiko eta euskerea ikasteko programetan apliketako
2010-03-15 12:03 Euskerea berbagai'Euskerazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea. Determinatzaile-erroreen azterketa eta prozesamendua' izenburukoa da Larraitz Uriaren doktore-tesia.
Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea jarriko dabe martxan Bizkaiko 39 udalerrik
2010-03-05 10:26 Euskerea berbagaiEkimenaren barri emoteko diptikoa banatuko jake gazteei. Diptiko horretan www.nahidudalako.com kanpainearen webgunearen barri emongo da eta gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketea euskeraz egiteko daben eskaintzearen barri jasoko dabe.
'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa' jardunaldia egin da Iruñean
2010-03-04 16:52 Euskerea berbagaiPaskual Rekalde Euskarabidearen euskeraren ganeko aholkularitzarako atalburua ondoan ebela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dabe Jardunaldia. Ondoren, hainbat adituk eskaini ditue berbaldiak.
UPV/EHUk euskerazko lehen ikasketen ezarpenaren 30. urteurrena ospatuko dau
2010-03-04 13:22 Euskerea berbagai‘Euskerazko irakaskuntzeak 30 urte UPV/EHUn’ izeneko ekitaldi honetan unibersidadean euskerearen ezarpena bultzatu eben personen ordezkaritza zabalari omenaldia egingo jako.
Paul Bilbao izango da Kontseiluko idazkari nagusi barria, apirilean Xabier Mendigurenek erretiroa hartzen dauenean
2010-03-03 10:34 Euskerea berbagaiPaul Bilbao (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1971) Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da 2004tik gaur egunera arte, eta proiektu horretan sorreratik jardun izan dau. Euskal Filologian lizentziaduna da Bilbao eta hizkuntza-plangintzan eta giza eskubideetan graduondokoak ditu.
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren ondorioak
2010-03-01 11:20 Euskerea berbagaiJoandako barikuan, unibersidadeetatik (EHU, NUP, Huhezi…), euskera zerbitzuetatik eta enpresetatik etorritako 130 bat lagunek aztergai izan zituen 2009. urteak euskal soziolinguistikan emon dituan ikerketak, horreen ondorioak eta horreek etorkizunerako azaltzen dituen egoerak eta lan-arloak.
Ohorezko euskaltzain barriek diplomak jaso ditue
2010-02-26 13:28 Euskerea berbagaiHona hemen zerrendea: Pakita Agirre, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Joxe Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Ibilaldia´10en kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue
2010-02-25 14:28 Euskerea berbagaiBermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dau Ibilaldiaren 32. edizinoa eta, ardura horreen artean, jaia alaituko dauen kantea be badago, gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabena. Horregaz batera, bideoklipa be aurkeztu dabe. Korrontzi taldearen buru dan Agus Barandiaranek jaso eban ikastolako Jose Muruaga irakaslearen eskutik kantea egiteko proposamena eta erantzuna baiezkoa izan zan. Bideoklipaz, barriz, Javi Elortegi zine-zuzendaria arduratu da.
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian
2010-02-24 13:10 Euskerea berbagaiJardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan dabilzanei zuzentzen jake eta ikerlarien, unibersidadeko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazinoan euskerearen normalkuntzan dabilzanen topagune izatea dau helburu.
Udaltop II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an
2010-02-18 16:55 Euskerea berbagaiAurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako.
Datorren ikasturteko ikasle barrien % 75ak D ereduan ikasiko dau
2010-02-17 10:15 Euskerea berbagaiHaur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek egin dabe aurrematrikulea Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horreetatik, 18.240 ikasle barriak dira. Ikasle barri horreetatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diran ereduak eskatu ditue.
Lan eskaintza publikoetan euskerearen balioa gitxitzeko eskatu dau EAEko Legebiltzarrak
2010-02-12 13:44 Euskerea berbagaiEtorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskeraren ezagutza mailearen pisua gitxitzea gura dabe PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzeari horretara bideratutako eskaerea egin deutse, EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenagaz.
Euskerea sustatzeko Irati plan estrategikoa onartu dabe Berrizen
2010-02-11 14:22 Euskerea berbagaiEuskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia ardatz, hizkuntzearen normalizazinoa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da onartutakoa. Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira.
BFAk eta Azkue Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-02-11 12:55 Euskerea berbagai Fundazinoaren Patronatuko kideak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea eta Deustuko Unibersidadea dira.Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.
'Euskerea, eskaintzarik onena', merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko baliabideak martxan
2010-02-11 12:07 Euskerea berbagaiBizkaiko 16 udalek eta 2 mankomunidadek sustatu dabe egitasmoa eta helburu nagusia da merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzea merkataritzako edozein arlotan.
Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2010-02-10 17:06 Euskerea berbagaiLankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz).
Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak
2010-02-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako
2010-02-08 11:48 Euskerea berbagaiHazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.
'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon
2010-02-05 14:04 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.
Abizenak euskal grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dau UEMAk
2010-02-05 13:36 Euskerea berbagaiUEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...