Alkarregaz Boga! egiteko hitzordua domekan, Ondarroan

Bizkaie! 2011-05-27 14:17   Euskerea berbagai

Boga! lemapean, jai giro ederrean Bizkaiko ikastolek Ondarroan ospatuko dabe urteroko jai handia domekan, maiatzaren 29an. Aurten be Ibilaldiak egitarau bete-betea izango da, ume, gazte zein helduentzako. Goizeko bederatziak eta erdietan zabalduko dabe ibilbidea Zubi Zahar ikastolan bertan.

Boga! lemapean, jai giro ederrean Bizkaiko ikastolek Ondarroan ospatuko dabe urteroko jai handia domekan, maiatzaren 29an. Aurten be Ibilaldiak egitarau bete-betea izango da, ume, gazte zein helduentzako. Goizeko bederatziak eta erdietan zabalduko dabe ibilbidea Zubi Zahar ikastolan bertan.

Goizean goizetik ondo pasetako eskaintza zabala eukiko dabe Ondarroara hurreratzen diranek. Bost gune preparau ditue: Lemi (Zubi Zahar Ikastolea), Bixikan (Alleri Barria), Dzingan (Saroi-Alleri), Dzanga (Zaldupe futbol zelaia) eta Ziabogi (Musika Plazea). Gune guzti-guztietan adin eta gustu guztierako jarduerak izango dira.

Musikearan atala benetan be interesgarria da, besteak beste, Ondarroan joko dabe Esne Beltzak, Pantxoa eta Peiok, Zea Maysek, Gosek, Lainek, Nahixanek eta Des-kontrolek. Umeentzako txoko berezia antolatu dabe Bixikan gunean, Irrien Lagunen Kluba, hain zuzen be. Puzgarriak, tailerrak, musikea, pailazoak... hainbat ekitaldi egongo dira bertan. Bertsolariak, txarangak, euskal jantzak... beste makina bat proposamen izango dira domekan. Egitarau osoa, hemen.

Lea Artibaiko ikastolek antolatu dabe aurtengo Ibilaldia, Lekeitiokoak eta Ondarroakoak. Lelo nagusia Boga! da, eta euskaldun guztiei parte hartzeko deia egiten deutse. Ibilaldiaren bideoa oraintsu hildako Aitzol Aramaio zinemagile ondarroarrak zuzendu dau, Angel Aldarondoren laguntzinoagaz eta Ondarroako herriaren parte-hartze zabalagaz. Abestia, barriz, Josu Aranburuk egindakoa da.

Autobus zerbitzu bereziak egongo dira domekan, Bilbotik, Durangotik eta Markinatik Ondarroara. Bilbo-Ondarroa noranzkoan 8:30etan urtengo da lehenengo autobusa, eta 8:50etik 12:50era hamar minuturo izango dira. Durango-Ondarroa noranzkoan, 9:00etatik 13:30etara ordu erdiro izango dira autobusak, eta Markinatik Ondarroara bere bai. Bueltarako, Ondarroa-Bilbo noranzkoan hamar minuturo urtengo dira autobusak 16:20etik 21:00etara; eta, Durangora eta Markinara ordu erdiro, 16:00etatik 21:00etara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu