Euskaltzaindia eta Bizkaia Irratia, alkarlanean 'Goizeko izarretan' saioan
2011-05-26 17:52 Euskerea berbagaiGoizero, astelehenetik barikura, euskal toponimiari buruzko lehiaketea egiten dabe Bizkaia Irratiko Goizeko izarretan irratsaioan. Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako saioaren helburua euskal leku-izenak aztertzea eta zabaltzea da.
Goizero, astelehenetik barikura, euskal toponimiari buruzko lehiaketea egiten dabe Bizkaia Irratiko Goizeko izarretan irratsaioan. Euskaltzaindiagaz alkarlanean atondutako saioaren helburua euskal leku-izenak aztertzea eta zabaltzea da.
Goizeko izarretan, 8:40an hasten da egunero, Alfre Elgezabal eta Udane Goikoetxea kazetarien zuzendaritzapean. Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariak be egunero parte hartzen dau Euskaltzaindiaren izenean.
Euskal toponimoak ezagutarazotea ez ezik, entzuleen parte hartzea be bultzatzen dau irratsaioak. Holan funtzionetan dau lehiaketeak: leku bati buruzko informazinoa emoten dau Mikel Gorrotxategik, baina leku horren izena zein dan esan barik. Ostean, entzuleek deitu eta lekua zein dan asmatu behar dabe.
Irratiko arduradunek azaldu daben lez, lehiaketea sano arrakastatsua da, gero eta entzule gehiagok deitzen dau eta. Urte bi daroez formatu bera erabilten. Igaz personen izenekaz egin ebn saioa, eta euskal ponte-izen asko ikusi zituen.
Euskaltzaindiak eta Bizkaia Irratiak 2010ean sinatu eben bigarren lankidetza-hitzarmena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!