Mi'kmaq kanadiar tribuak Azkue Fundazinoaren Euskerearen Interpretazino Zentroa bisitau dau

Bizkaie! 2011-05-27 14:55   Euskerea berbagai

Bisita honen bidez euskal eta Mi'kmaw komunidadeen arteko loturak estutu eta bi herrien arteko belaunaldietako hartu-emonetan sakonduko da. Mi'kmaq tribuko ordezkariek euskereagaz lotutako gaiak ezagutu ditue Bilboko San Inazio auzoko Agoitz plazan kokatutako Euskararen Interpretazino Zentroan: jatorria, aberastasun dialektikoa, euskerearen presentzia munduan etab.

Gaur, hilak 27, Mi'kmaq kanadiar tribuko dozena bat lagun Azkue Fundazinoaren Euskerearen Interpretazino Zentrora hurreratu dira eta bisita honen bidez euskal eta Mi'kmaw komunidadeen arteko loturak estutu eta bi herrien arteko belaunaldietako hartu-emonetan sakonduko da. Mi'kmaq tribuko ordezkariek euskereagaz lotutako gaiak ezagutu ditue Bilboko San Inazio auzoko Agoitz plazan kokatutako Euskararen Interpretazino Zentroan: jatorria, aberastasun dialektikoa, euskerearen presentzia munduan etab. Urtero 5.000 bisita baino gehiago jasoten dira bertan, ia 1.000 ikastetxe, ikastola eta euskaltegi desbardinetik.

Membertou tribuak kultura eta hizkuntza propioak daukaz, Mi'kmaq-a hain zuzen be, euskeratik hartutako berba batzukaz, aurreko mendeetan arrantzale euskaldunek eta indiarrek izan zituen hartu-emonakaitik. XVI. mendetik aurrera alkarregaz egiten eben arrantzan eta ‘pidgin’-ez berba egiten eben, bi hizkuntzetako berbak erabilten dituan hizkuntzea. Euskaldunak makailautan ibilten ziran han, eta indiarrakaz negoziau be egin behar izaten eben (ingelesen eta frantsesen komertzio monopoliei muzin eginez). Indioek merkataritzarako hizkera berezia erabilten eben europarrakazko negozioetan, eta hor euskerazko termino asko agiri dira garai haretako kontakizunen arabera.

Egin barri diran zenbait azterketak frogatu dabe Islandian zein Kanadan XVI eta XVII. mendeetan euskal arrantzaleek eta herrialde horreetako biztanleek alkarri ulertzeko erdi euskerea erdi bertako hizkuntzea ziran hizkera bereziak erabilten zitutela. Hizkera berezi horreetako bat pidgin eusko-algonquinoa (kanadarra) izan zan.

Ondoko tribuetako izen batzuk be mikmaq-euskal pidgin honetatik datoz eta gaur egungo micmac hizkuntzako berba batzul euskerearen mailegu dirala argi dago; adibidez, atlei (XVII. mendeko mikmaq-ean atouray) euskerazko atorra, elegewit errege-tik edo Plansia Prantzia-tik.

XVII. mendeko kroniketan nahikotxu agertzen dira han eta hemengo adibideak; berbarako, Pierre Biard izeneko josulagun batek inoan 1616. urtean indiarrek adesquidex esanez agurtzen zituela Europarrak.

1625. urteko beste kronika batek dakarrenez, euskal arrantzaleek indiarrei Nola zaude galdetzean, eurek Apezac obeto erantzuten ei eben.


Membertou tribua

Grand Chief Membertou-ren omenez izendatua (1510-1611), Membertou komunidadea Mi'kmaw Nazinoaren tribuen parte da. Membertou Sydney uriko erdialdetik 3 kilometrora dago, Eskozia Barrian, Unama'ki barruti tribalaren barruan (Cape Breton, Kanada). Hau Cape Breton-eko bost Mi'kmaw komunidadeetariko bat da eta Eskozia Barria probintzian bizi diran hamairuetariko bat.

First Nation taldeko uri komunidadea da Membertou, 1050 lagun baino gehiagoz osotua.

Ofizialki Kings Road-eko Erreserba izendatua, komunidadea ez da beti inguru honetan bizi izan. XVIII. mendearen amaieran tribuak Kings Road ondoan eukan egoitza, justu Sydney-eko portuaren zabalera osoan. 1916an, Kanadako Ogasuneko Epaitegiak 125 indiar mi'kmaq-en joanarazotea agindu eban. Kanadako historian lehenengoz bertako aborigen komunidade bat lekuz aldatzera bortxatuta izan zan. 1926an, Membertou komunidadea gaur egungo kokapenera aldatu egin zan.

Gobernetako eskubide eta ahalmenei jagokenez, Membertou Kanadako Indiarren Legediaren menpe jarduten dau, Kanadako Legebiltzarrak ezarritako federazinoaren legepean, hain zuzen be. Buru batek eta 12 zinegotzik osotzen dabe taldea, Membertou komunidadeak aukeratuta bi urtero. Terance Paul Burua azken 24 urtetan aukeratua izan da.

Burua eta Kontseilua hilean birritan batzen dira, Membertouren etorkizuneko egitasmoak eztabaidatzeko, eguneroko arazoak konpontzeko, komunidadeko kideei deia eta egitasmoak entzuteko eta euren negozio eta entrepresen eta administrazino sail desbardinen funtzionamendu egokia bermatzeko.


Pidgin Eusko-algonquino-ko zenbait berba (Kanada)

Mi'kmaq Nazioa

Algonquino

Endia
Kessona
Ania
Kapitaina
Barilia
Makia
Atouray
Canadaquoa Pilotoua Adesquidex/s
Bascua
Baccalaos
Escorken
Mercatoria Muschkucha Caracona Carcaria/ircay Castaigne
Chimonutz
Echpata
Elege
Orignak

Euskara

Handia
Gizona
anaia
kapitaina
barrika
makila
atorra
Kanadakoa
Pilotua
Adiskide
Baskoa
Bakalau
Moskor
Merkataria
Bizkotxoa
gari ona/ogia
irri-karkara gaztaina/magina txima luze
ezpata
errege
oreinak



Informazino gehiagorako:

http://www.membertou.ca/main-page.asp
http://www.youtube.com/watch?v=CCs_SAOQUwg
http://es.wikipedia.org/wiki/Algonquino
http://es.wikipedia.org/wiki/Micmac
http://en.wikipedia.org/wiki/Mi%27kmaq_people

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu